Orain arteko ekarpenak

San Blas eguneko soka-dantza 2022. Azken maskara dantza

2022/05/09

San Blas eguneko soka-dantza 2022. Azken maskara dantza
Oraindik ere Covid-aren aurkako osasun neurriak altxatzeke, heldu zaigu aurtengo neguko soka-dantzaren hitzordua. "Maskarekin dantzatu beharko dugu?" galdetu du berriz ere dantzariren batek. Eta bai! Tokia ere ez-ohikoa. San Nikolas plazaren inguru ertsiak saihesteko Sarasate pasealekura leku-aldat...

Gehiago irakurri

Goresmenak eta mila esker, Claude!

2021/11/29

Goresmenak eta mila esker, Claude!
Azaroa lanez lepo bete zaigunean jaso dugu gonbidapena. Claude Iruretagoiena dantza-maisu, jostun, eta lagunari Eusko Ikaskuntzaren Jean Mixel Larrasket saria ematekoak direla azaroaren 26an Baionan, eta ia ekitaldira dantzara joanen ote garen. Baiezkoa baizik ezin izan dugu eman. Laguntza handia...

Gehiago irakurri

Lagun arteko soka-dantzan II. Oñatz eta Baztandarrak

2021/11/23

Lagun arteko soka-dantzan II. Oñatz eta Baztandarrak
Aurreko asteko emanaldiak utzitako zapore gozoa oraindik ahoan, Dantzara Plazara izenburupean lotu ditugun saioetako bigarrena egin dugu azaroaren 13arekin. Beste behin ere, luxuzko bi gonbidatu: Oñatiko Oñatz dantza taldea eta Baztandarrak dantza taldea! Guk dakigula  —eta hankarik ez sartzeko, ...

Gehiago irakurri

Lagun arteko soka-dantzan I. Kezka eta Iurretako dantzariak

2021/11/11

Lagun arteko soka-dantzan I. Kezka eta Iurretako dantzariak
Oñatin, Iurretan, Otxandion... dantzatzeko aukera izan dugu urte korapilatsu honetan eta emanaldi horietan bi aldiz arnastu ahal izan dugu: Dantzatzeko aukera eskaini baitigute batetik eta bestetik, lagunekin partekatu ditugulako emanaldi horiek. Zorretan geunden beraz, eta zorrak kitatzen hasi gar...

Gehiago irakurri

Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/25

Aspaldiko partez, Maulen!
Aipatu genuen aurrekoan . Taldeko egungo dantzari beteranoenek ere ez zuten gogoan Zuberoan dantzatu izana eta horregatik, berezia izan da urriaren 10ean Maulen izan dugun emanaldia. Eta ez horregatik bakarrik! Batetik, maskak jantzi behar izan gabe dantzatzerik izan dugun lehen emanaldia izan da ...

Gehiago irakurri 1

Otxandion, soka-dantzan

2021/10/18

Otxandion, soka-dantzan
Irailaren 4ean Otxandion izan gara dantzan, bertako Urduri dantza taldeak eta Iurretako dantzariek antolatutako soka-dantzari buruzko jaialdian. Otxandioko plaza ederrean lagun izan ditugu Bermeoko Alkartasuna eta Eibarko Kezka dantza taldeak,  Iurreta, Durango, Berriz eta Garaiko dantzariak,  Gari...

Gehiago irakurri

Sanferminak dantzan ospatuko ditugu Maulen

2021/10/06

Sanferminak dantzan ospatuko ditugu Maulen
Gure taldeko beteranoenek ere ez dute gogoan bazter guztietako xokorik ederrenean dantzatu izana. Horregatik, emanaldi berezia izanen da heldu den urriak 10ean (igandea) Mauleko karriketan barna eginen duguna. Memoriak betetzen ez dituen zuloak dokumentuekin tapatu behar. Esaterako Iruñeko udal a...

Gehiago irakurri

Ez-Sanferminak, ez-emanaldiak eta uztaileko beste emanaldi batzuk

2021/10/04

Ez-Sanferminak, ez-emanaldiak eta uztaileko beste emanaldi batzuk
Sanferminetan bi aldiz errepikatzen den oro bilakatzen omen dugu tradizio. Agian horregatik ohituta bezala hartu dugu aurtengo besta eza ere. Beharbada horregatik bilakatu dugu usantza uztailaren 5eko ez-emanaldia. Izan ere, aurtengoan ere bezperaren bezperan dantzan aritzea egokitu zaigu Iruñeko Z...

Gehiago irakurri

Berriz plazetara buelta!

2021/08/30

Berriz plazetara buelta!
Aspaldi zen  —506 egun zehazki — Iruñeko karriketan ez genuela dantzarik egiten. Gurea bezalako jardueretarako zirrikitua inoiz baino txikiagoa izaten ari den honetan, oholtza gainean dantzatzeko zorte ona izan dugu, baita Oñatikoa edo Iurretakoa bezalako plaza ederretan dantzatzekoa ere! Baina fal...

Gehiago irakurri

Dantzan aritu gara Iurretan, Udaberri kulturala programaren baitan

2021/06/21

Dantzan aritu gara Iurretan, Udaberri kulturala programaren baitan
Metaforazko zerumuga goibelean argi izpiak ikusten hastea iruditzen zaigun honetan, benetazko zeruak erabateko argitasuna oparitu digu joandako ekainaren 12an, Iurretako plaza zoragarrian egin dugun emanaldian. Beste arnasaldi bat egoera petral honetan. Udaberri kulturala izeneko programaren bait...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/01

Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!

duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

2018/01/12

12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

2017/09/26

Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!

Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)

2016/05/02

Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]

dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!