Goresmenak eta mila esker, Claude!
Azaroa lanez lepo bete zaigunean jaso dugu gonbidapena. Claude Iruretagoiena dantza-maisu, jostun, eta lagunari Eusko Ikaskuntzaren Jean Mixel Larrasket saria ematekoak direla azaroaren 26an Baionan, eta ia ekitaldira dantzara joanen ote garen. Baiezkoa baizik ezin izan dugu eman.
Laguntza handia eman digu Claudek azken urteotan: jantzi zoragarriak josi dizkigu, gure errepertorioko dantzak sortu ditugunean beti aholkua emateko prest egon da, dantzan eta dantzaren pedagogian trebatu gaitu, iparraldeko hainbat txokotara dantzara gonbidatu gaitu. Asko diogu eskertzeko eta emanalditxo hau esker on hori adierazteko modutxoa izan da.
Gure trokeo-dantzetatik lau eman ditugu: Lehen eta bigarren makil-txikienak, brokel-dantza eta zinta-dantza.




Goresmenak eta mila esker, beraz Claude! Merezitako saria inondik ere. Zorionak Eneritz Zabaleta eta Beñat Iturrioz beste saridunei ere!