Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Dantzan aritu gara Iurretan, Udaberri kulturala programaren baitan

Dokumentuaren akzioak

Dantzan aritu gara Iurretan, Udaberri kulturala programaren baitan

Dantzan aritu gara Iurretan, Udaberri kulturala programaren baitan

Argazkia: Txebi Arriaga

Metaforazko zerumuga goibelean argi izpiak ikusten hastea iruditzen zaigun honetan, benetazko zeruak erabateko argitasuna oparitu digu joandako ekainaren 12an, Iurretako plaza zoragarrian egin dugun emanaldian. Beste arnasaldi bat egoera petral honetan. Udaberri kulturala izeneko programaren baitan aritu gara bertan, Iurretako dantzariek gonbidatuta.

Oñatiko apirileko emanaldian ere oñatiarrak berak, iurretarrak eta iruindarrok aritu ginen eta emanaldi horren 2.0 bertsioa izan da ekaineko hau. Ohiko aurkezpenen ondotik, Sanfermin aldapakoaren ezpata-dantzarekin sartu gara Iurretako plaza zoragarrian, duela bi urte ez bezala, zoluko arlauzak idor. Ezpata-dantza ikusle denei aurkeztu eta zubiak egin ditugu. Arrosa osatu eta Shanti Diazek bandera dantzatu du, goxoki. Iurretan banderak dantzatzeaz badakite zerbait eta Shantik bere lana bukatzean "elegante!!" entzun da publikotik. Ez da seinale txarra! Auritz Garzia, Irantzu Irigoien, Hasier Moreno eta Idoia Egozkue izan dira ezpata-txikiak eta haiena izan da belauntxingoa dantzatzeko ardura.

2021-06-12_Iurreta-01
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-02
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-03
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-04
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-05
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

Ehundutakoa desehundu eta luzapen gehiagorik gabe oñatiarrei libre utzi diegu plaza, haiek korpus eguneko dantza distirantak plazara ditzaten. Bata bestearen ondotik eman dituzte San Migel dantza, banakoa, launakoa, zortzikoa eta Oñatiko arku-dantza. Harrituta utzi gaituzte Oñatiko dantzariek haien erresistentzia, indar eta zorroztasunarekin.

2021-06-12_Iurreta-06
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-07
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-08
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-09
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

Oñatiarren izerdiardialdiaren ondotik, gure bigarren parte-hartzea heldu da. Sanferminetako trokeo-dantzak eman ditugu. Ohikoak eta beste bat gehiago; makil-txikiekin dantzatu dugun Xenpelarrena, halako habanera edo manbo kutsua duena eta plazako ikusleak ere berehala dantzan jarri dituena haien aulki gainetan. Aspaldiko asmoa genuenari, apirileko eta maiatzeko errepiketan eman diogu forma, eta oraindik ere errodajea behar badu ere, uste dugu gure trokeo-dantzen familian ongi hartua izan dela.

2021-06-12_Iurreta-11
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-10
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-12
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-13
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-14
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

Trokeo-dantzak bukatu ditugunean, Iurretako dantzarien txanda izan da. Nesken soka-dantza atera dute plazara, Irati Areitio buru zutela. Maitane Totorikak egin ditu atzeskuaren lanak, Oñatz eta Dugunako beste launa dantzarirekin. Bakoitzak bere partea dantzatuta, gure taldeko Aritz Ibañez eta Oñatz dantza taldeko Maite Irizar atera dituzte gonbidatu gisa banako-zaharra eskaintzeko. Guztion arteko fandango eta arin-arin-arekin amaitu da dantza emanaldi ofiziala. 

2021-06-12_Iurreta-15
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-16
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-17
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

2021-06-12_Iurreta-18
Argazkia: Iurretako dantzariendako, Txebi Arriagak

Izan ere, ondotik gure txistulari eta gaiteroen saio inprobisatua izan baita eta han aritu gara, arin-arin eta fandangoan, pandemiarik ez zen garaietan bezala!

Eskerrak eman nahi dizkiegu Iurretako dantzariei emanaldi eder honetarako gurekin gogoratzeagatik eta Oñatikoei ere berdin, plaza gurekin partekatzeagatik! Ondokoa, Iruñean!

Txebi Arriagaren argazki guztiak ikusteko, sakatu hemen:

 

2021-06-12 IURRETA

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.