Dokumentuaren akzioak
San Blas eguneko soka-dantza 2022. Azken maskara dantza
Oraindik ere Covid-aren aurkako osasun neurriak altxatzeke, heldu zaigu aurtengo neguko soka-dantzaren hitzordua. "Maskarekin dantzatu beharko dugu?" galdetu du berriz ere dantzariren batek. Eta bai! Tokia ere ez-ohikoa. San Nikolas plazaren inguru ertsiak saihesteko Sarasate pasealekura leku-aldatu du Iruñeko udalak urteroko azoka eta baita gure dantzaldia ere.
Tira, dena pixka bat bitxi.
Abiatu dugu soka-dantza txistularien doinura. Itziar Gonzalezek egin ditu Aitzineskuaren lanak eta Jon Benitok Gibeleskuarenak. Kalean hotz da, baina horrek ez ditu dantzarako kikildu:
Axeri-dantzaren txanda. Aurpegiak estalita bada ere, dantzari bakoitza saiatu da dantzan bere nortasuna erakusten. Dantzarietako bat aspalditik ez zen sokan aritzen belauneko lesio bat tarteko. Aurreko asteetan gure urrats errepertorioari berri batzuk gehitu dizkiogu eta horietako batzuk hautatu ditu —berexiak eta ez horren bortitzak, agian— bere zortzikoa atontzeko. Tarte batzuetan beste gainontzeko dantzariengandik ezberdin aritu da eta maitatu dugu emaitza: berezitasuna eman baitio osotasunari eta dantzak dantzariaren egoerei edo beharrei molda ditzakegula erakutsi baitiogu gure buruei!
Gonbidatuak ere batu dira sokara. Ohore egin diegu eta gero, ilunabarreko hotza epeltzeko, lotuan aritu gara, habanera eta fandangoan!
Kalejiran utzi dugu plaza eta arnasestuaren eraginez, maskara kentzea izan da plazatik irten-eta, dantzari gehienen lehen jestoa, ohartu gabe hori egin behar izanen zuten azken aldia izanen zela —espero—. Egin dugu, beraz, azken maskara dantza!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05