Berriz plazetara buelta!

2021/08/30
Berriz plazetara buelta!

Aspaldi zen —506 egun zehazki— Iruñeko karriketan ez genuela dantzarik egiten. Gurea bezalako jardueretarako zirrikitua inoiz baino txikiagoa izaten ari den honetan, oholtza gainean dantzatzeko zorte ona izan dugu, baita Oñatikoa edo Iurretakoa bezalako plaza ederretan dantzatzekoa ere! Baina faltan genuen gure testuinguruan eta  ikusleen hein berean dantzatzeko aukera. 

Donibane bezperak ekarri digu horretarako parada. 

Idoia Egozkuek aurreskuak atera du sokaplazara eta gaitzak uxatzeko kanta egin dugu lehenik. Ondotik, Idoiak berak eta Edurne Turrillas atzeskuak, belauntxingoa dantzatuz agurtu dute ingurura bildutako ikusle andana.

Dantzariak banan-bana pasa dira soka burutik, dantzariko zortziko bana emanez. Guztiz egoera onean ez zen zoluan dantzatu behar izan dugu eta beraz ezin izan gara dugu guztiz eroso jardun.

 

Lagunak gonbidatu ditugu dantzara segidan, maska, gel eta enparauen protokoloak behar bezala beteta. Zer zen elkarri lotuta dantzatzeko sentsazio hori?

Dantzaldia bukaturik, familia argazkia hartuta, amaitutzat eman dugu 2021eko soka-dantza oraindik ere arraroa. Espero dezagun ondokoa bestelako izaten ahalko dela!