Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Sanferminak dantzan ospatuko ditugu Maulen

Dokumentuaren akzioak

Sanferminak dantzan ospatuko ditugu Maulen

Sanferminak dantzan ospatuko ditugu Maulen

Mauleko karriketan barna emanen dugu Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza

Gure taldeko beteranoenek ere ez dute gogoan bazter guztietako xokorik ederrenean dantzatu izana. Horregatik, emanaldi berezia izanen da heldu den urriak 10ean (igandea) Mauleko karriketan barna eginen duguna.

Memoriak betetzen ez dituen zuloak dokumentuekin tapatu behar. Esaterako Iruñeko udal artxibategiko lagun Ricardo Gurbindok helarazitako dokumentu hauek salatzen dutenez, 1953. urtean bai, Iruñeko udal dantzariak Zuberoan izan ziren dantzan, Maulen hain zuzen.

Udal-dantzariak-Maulen-1953-01

Espedienteak argitzen duenez, abenduan izan ziren Pauen eta Maulen dantzan, antza Nafarroako eta Frantziako Enrike IV.a erregearen jaiotzaren laugarren mendeurrenaren karietara. 40 bat laguneko espedizioa izan zen, dantzari, musikari eta laguntzaileak barne. Errepertorioan, Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroa-Behereko eta Garaiko dantzak. Honako honetan ere, 68 urte eta gero, antzeko kopuruekin eginen dugu Maulerako bidaia, baina gure dantza propioak aterako ditugu Mauleko karriketara.

Udal-dantzariak-Maulen-1953-02

1953ko hartan, jota dantzari eta kantariak ere eskatu zizkieten udal dantzariei Mauletik. Bidaiaren nondik norakoak lotuta zituzten dagoeneko, eta ezin galdeari baiezkoarekin erantzun. Bidaian izandako gastuak ere ageri dira txosteneko orri ezberdinetan. Garestienetan, xirula bat (eta hamaika koñak kopa 🤦‍♀️).

Esan bezala, emanaldi berezia izanen da urriaren 10ekoa. Ez bakarrik aspaldiko partez Zuberoan dantzatuko garelako. Lurralde bakoitzeko Covid-aren aurkako neurri ezbedinak tarteko, maskarik gabe dantzatzea zer zen bergogoratu ahal izanen dugu data berezi horretan. Data berezia diogu, 1591. urtera arte, egun horretan ospatzen baitzen Sanfermin eguna. Hartara, Sanferminak dantzan ospatuko ditugu Maulen!

Mauleko Herriko-etxeak antolatzen duen Ainerak festibalaren baitan izanen da gure emanaldia. Goizeko 11:30ean abiatuko gara Mauleko merkatuko plazatik ezpata-dantzarekin, eta Victor Hugo karrikan hainbat barrikada gaindituta, Xerbero lorategietan emanen ditugu Trokeo-dantza guztiak bata bestearen ondotik.

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza eta Trokeo-dantzak

  • Data: Urriak 10 (igandea)
  • Ordua: 11:30etik aitzina
  • Tokia: Maulen, Harriko-Etxe paretik abiauta

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.