Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Otxandion, soka-dantzan

Dokumentuaren akzioak

Otxandion, soka-dantzan

Otxandion, soka-dantzan

Argazkia: Trabudu dantza taldea

Irailaren 4ean Otxandion izan gara dantzan, bertako Urduri dantza taldeak eta Iurretako dantzariek antolatutako soka-dantzari buruzko jaialdian. Otxandioko plaza ederrean lagun izan ditugu Bermeoko Alkartasuna eta Eibarko Kezka dantza taldeak, Iurreta, Durango, Berriz eta Garaiko dantzariak, Gari Otamendi, Carlos Sagi, Ander Blasco eta Josu Zabala musikariak, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariak...

2021-09-04_Otxandio-01
Argazkia: Oier Araolaza

Aspaldian gurutzatu gabeko lagunekin elkartzeko estakurua izan da emanaldia eta plaza ere dantzarako aproposa denez, emanaldi bereziaren traza hartu diogu Otxandiokoari. Ikusleak ere dantzarion ahalegina berotasunez eskertzeko prest azaldu dira hasi eta berehala. Gozatua hartu dugu, benetan ere!

Programaren doitasunak aginduta, soka-dantza ohi baino motzxeagoa egin behar izan dugu. Aitor Huartek eta Igor Martinezek jarri diote doinua gure urratsei. Leire Lezak gidatu du soka eta plaza hartu eta berehala, Auritz Garzia atzeskuarekin batera dantzatu du lehen belauntxingoa. 

2021-09-04_Otxandio-02
Argazkia: Arkaitz Bengoa

2021-09-04_Otxandio-03
Argazkia: Arkaitz Bengoa

Gero banan-bana pasa dira dantzari guztiak soka-burutik, nork bere zortzikoa dantzatuz. Urrats eta dantzakera ezberdinen paleta oparoa ikusi ahal izan dugu dantzakideon artean. Guztiok batera dantzatutako zortziko eta karrika-inguruarekin eman diogu amaiera gure parte-hartzeari. 

2021-09-04_Otxandio-04
Argazkia: Arkaitz Bengoa

Gainontzeko dantza taldeen saioak ikusiz gozatu dugu eta azkenerako, bakoitzeko bi ordezkarik fandango eta arin-arina dantzatu dugu, plaza gaineko festa behar bezala borobiltzeko.

Askari goxoa eskaini digute ondotik antolatzaileek eta jadanik dantzari jantzirik gabe, dantzan jarraitzeko aukera izan dugu behin ilunduta ere!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.