Orain arteko ekarpenak

Batasunaren pribilejio ezberdin bat

2016/03/22

Batasunaren pribilejio ezberdin bat
Ikasturte akademikoari hasiera emateko derrigorrezko zita dugu Iruñeko Burgoen Batasunaren Pribilejioaren ospakizuna. Irailaren 8an ospatzen da gaur egungo Iruñea osatzen duten hiru burgoak batu zirenekoa, Carlos III.a erregeak hala aginduta. Bere omenez, Iruñeko korporazioak bere hilobia bisitatze...

Gehiago irakurri

Gorriz markatutako data: Tuterako jaiak!

2016/03/21

Gorriz markatutako data: Tuterako jaiak!
Zortzigarren aldiz izan ginen iaz Tuterako bestetan dantzan, uztailaren 25ean hain zuzen, Beterri peñako lagunek gonbidatuta. Uztaileko azkenengo asteburu ingurua gorriz markatua daukagu, u rtero ematen diguten harrera goxoagatik eta pozik itzultzen gara Erriberako hiriburura dantzara. Sanfermi...

Gehiago irakurri

Bestondo Elizondon

2016/03/10

Bestondo Elizondon
Sanferminen ondoko bihotzerrea oraindik gainditu gabe, berriz bestara gonbidatu gintuzten Elizondon. Eta guk baietz. Uztailaren 19arekin Baztandarren Biltzarra antolatua zuten eta beste hainbat eta hainbatetan bezala, gustu handiz abiatu ginen Baztango hiriburura. Eguraldi bera ere alde (zaparrad...

Gehiago irakurri

♫ Iruñeko ferietan, iragan Sanferminetan...♬

2016/03/09

♫ Iruñeko ferietan, iragan Sanferminetan...♬
Zaldi kontuak ez ditugu aipatuko baina bai joan den urteko Sanferminetako gure peripeziak. Hasteko, Sanfermin bereziak izan zirela esanen dugu. Maiatzeko hauteskundeek oso bestelako udala utzi ziguten Iruñean eta hori arnastu egiten zen hiri buruzagian. San Ferminetan ere beste giro bat antzeman ...

Gehiago irakurri

Dantzari gazteen oinak jostalari-jolas...

2016/02/15

Dantzari gazteen oinak jostalari-jolas...
... Adatseko biloak belarrari solas. Oskorriren Zubietan kantu ederrak deskribatzen duen giroa heltzen delarik, Iruñerriko herri batera bisitatxoa egin eta udako loreak biltzen ditugu San Juan bezperako soka-dantzan erabiliko ditugun koroak apaintzeko. ...

Gehiago irakurri

Sarrigurengo festetan dantzan

2016/02/06

Sarrigurengo festetan dantzan
Eguesibarko herri txiki bat zen Sarriguren garaian. Egun, Iruñea inguruan ohikoak diren logela-auzo erraldoia da. Baina poliki-poliki ari da bizi pixka bat hartzen, bertan bizi diren auzokide gazteen ekimenari esker. Esaterako festak ospatzen dituzte ekaina erdialdean eta iaz gure dantzaldia sartu ...

Gehiago irakurri

San Blas-eko soka-dantza, laugarren aldiz otsailaren 3an

2016/01/28

San Blas-eko soka-dantza, laugarren aldiz otsailaren 3an
Dantzan amaitu genuen urtea, eta dantzan hasiko dugu aurtengoa ere!  Iaz elurra iragarri ziguten San Blas egunerako eta aurten aroa erabat eroturik dugu: gaur elurra, bihar 22 gradu... ezin iragarri otsailaren 3an zer eguraldi izanen dugun. Bero ala hotz,  laugarren aldiz kaleratuko dugu  San ...

Gehiago irakurri

Iruñeko III. dantzarien topaketaren kronikatxoa

2016/01/27

Iruñeko III. dantzarien topaketaren kronikatxoa
Maiatzaren lehenaren inguruan ospatzen dira urtero Iruñeko Txantrea auzoko jaiak. Egun horrekin bat, Iruñeko Dantzarien Mahaiak Iruñeko III. dantzarien topaketa antolatu zuen. IRUDAMAko kide garen heinean han izan ginen, zoluari baino gehiago, zeruari so. Izan ere, eguraldia ez genuen lagun izan,...

Gehiago irakurri

2015eko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika, tenorez

2016/01/19

2015eko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika, tenorez
Hola, lasaiki, estresik gabe... Iazko otsailaren 3ko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika zorretan genuen eta urtebeteko beranta pilatu baino lehen, ia poliki-poliki gure txoko hau eguneratzen goazen.  Memoriak huts egiten ez badigu, elur mehatxua genuen arratsalde hartarako Iruñean. Baina S...

Gehiago irakurri

♫ Queer Olentzero, buruhandia, entendimentu gabia... ♫ ♪

2015/12/24

♫ Queer Olentzero, buruhandia, entendimentu gabia... ♫ ♪
Aspaldian genbiltzan Olentzerori buruz hausnarrean. 1990ko hamarkadan hasi ziren gure txikiak abenduaren 23ro Mendillorriko Olentzeroren segizioan parte hartzen. Baina azken urteotan Mendillorrikoek bazituzten haien dantzari txikiak eta zer pintatzen genuen guk han? Bestetik, garaitxu berean hasi...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/01

Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!

duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

2018/01/12

12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

2017/09/26

Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!

Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)

2016/05/02

Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]

dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!