Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Gorriz markatutako data: Tuterako jaiak!

Dokumentuaren akzioak

Gorriz markatutako data: Tuterako jaiak!

2016/03/21 13:00

Zortzigarren aldiz izan ginen iaz Tuterako bestetan dantzan, uztailaren 25ean hain zuzen, Beterri peñako lagunek gonbidatuta. Uztaileko azkenengo asteburu ingurua gorriz markatua daukagu, urtero ematen diguten harrera goxoagatik eta pozik itzultzen gara Erriberako hiriburura dantzara.

Sanferminetarako landu genituen Berako makil-dantzak eta Arizkungo Sagar-dantza ere plazaratu genituen Tuterako alde zaharreko hainbat txokotan. Baztandarren Biltzarrean bezala urrezko botileroak izan genituen Tuteran ere eta geldialdi bakoitzean Beterriko lagunek garagardo nahiz ur katxiak atera zizkiguten freskatzeko. Horrela bai! Berako makil-dantzetan sei bikoteko taldean aritu ginen. Denok dantza genezan, plaza bakoitzean dantzariak aldatuz aritu ginen. Tarteka, Mutil-dantza eta jauziren bat ere dantzatu genituen eta Sagar-dantzariak, bat-bateko haize boladekin borrokatu behar izan zuten haien txanoak erori ez zitezen.

DSC07562

DSC07605

DSC07664

Hau ere urteroko anekdota: Tuterako Plaza nagusira iritsi eta ezin genuela dantzatu esan ziguten, Efecto Pasillo izeneko musika taldea soinu-froga egiten baizebilen. Beste batzuetan ez bezala, borroka psikologikoa irabazi eta azkenean dantzatu egin genuen! :-)

Jaietako giroa eta dantzatu osteko Tuterako euskaldunek eskainitako afaria zoragarriak izan ziren, eta, zer esanik ez, gogoz itzuliko gara aurten ere! 

DSC07498

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.