Dokumentuaren akzioak
♫ Queer Olentzero, buruhandia, entendimentu gabia... ♫ ♪
Aspaldian genbiltzan Olentzerori buruz hausnarrean. 1990ko hamarkadan hasi ziren gure txikiak abenduaren 23ro Mendillorriko Olentzeroren segizioan parte hartzen. Baina azken urteotan Mendillorrikoek bazituzten haien dantzari txikiak eta zer pintatzen genuen guk han?
Bestetik, garaitxu berean hasi ginen Iruñeko Olentzero entzutetsuan ere "dantzan", baina ez ginen ongi sentitzen. Iruñeko Olentzero, errege magoen kabalgata moduko bat da, baina txapela, txalaparta eta lastoarekin, ximaur usainduna. Seguraski Iruñean halako bat beharrezkoa da, baina gu ez geunden eroso. Jendeak ez du, ikusle bezala baizik, parte hartzeko aukerarik, eta gu, barruan geundenok, begiratuak sentitzen ginen. Dantzan hasi eta ezin garela hor gelditu, karrozak aurrera doazela...
Hartara, aurten beste Olentzeroei uko egin eta gurea muntatzea erabaki dugu.
Alde batetik, neguko festetan ohikoa izaten ohi den puska-biltza egitea erabaki genuen alde zaharrean lagun ditugun zenbait txokotan (Karrikiri, Izkutaleku ostatua, Katakrak eta Los Burgos tabernan).
Bestetik, azken urte hauetan genero paridadeari, Maridomingiren bitartez, eman zaion irtenbideak ez gaitu asetzen. Uste dugu fabore txikia egiten zaiola berdintasunari Maridomingi maskaratu, mutu eta opari-biltzaile baten bitartez. Beraz, Leitzako ereduari jarraituz, Olentzero-queer panpina eskatu genion Aitor Calleja lagunari eta berak egin (aurpegia eta eskuak)! Aurten emakumea izan da gure Olentzero. Emakumea protagonista bakarra. Heldu den urtean ere hala izanen da seguraski. Baina badu gizon izateko aukera ere eta noizbait gizon izanen da!
Gure txikien taldean 7-8 urteko dantzariak ditugu eta eskema aldaketa nola hartuko zuten genuen kezka. Gurasoei email bitartez azaldua genien asmoa eta atzoko kalejira abiatu baino lehen spitx motz bat ere bota genuen. Bukaeran, zalantzarik ez zen! Hura Olentzero zen! Guraso berantiar eta despistaturen batek bota zuen: Hara, ze Maridomingi ederra! Eta alabak erantzun: Ez aita, hori Olentzero da!
Garaipena!
Guretako esperientzia ederra izan da atzokoa, baina baita prozesu osoa ere. Olentzero muntatzea, gurasoei azalpenak ematea, atzoko umeen hasierako begirada desenkajatua eta ondoroneko konprenitze aurpegia, talde osoak batera (100 bat lagun) puska biltza ederra egitea...
Ez gara ikasbideak emateko inor, baina guretako esperientzia aberasgarria izan da eta uste dugu bide hau justuagoa eta bidezkoagoa dela, orain arteko beste batzuk baino. Beraz, gure animoak bide honetara batu nahi duen edonori.
Ah! eta eguberri on denoi!!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05