♫ Iruñeko ferietan, iragan Sanferminetan...♬
Zaldi kontuak ez ditugu aipatuko baina bai joan den urteko Sanferminetako gure peripeziak.
Hasteko, Sanfermin bereziak izan zirela esanen dugu. Maiatzeko hauteskundeek oso bestelako udala utzi ziguten Iruñean eta hori arnastu egiten zen hiri buruzagian. San Ferminetan ere beste giro bat antzeman genuen, frexkoagoa.
Bon, harira!
Festetako lehen zita uztailaren 6ko Foruen plazako emanaldia, Iruñerriko gainontzeko taldeekin batera. Formatoarekin zalantzak baditugu ere, parte hartu beharreko emanaldi horietako bat, inertziaz edo. 2015erako hautatutako dantzak: Berako bordon eta makil-dantzak, Igitai-dantza eta Iribasko ingurutxoa. Badaude, arrazoi bat edo beste tarteko, interes handirik pizten ez diguten dantzak. Igitai-dantza da horietako bat. Gainera, uste dugu neska dantzariaren balorea belztu egiten duela kas zehatz honek. Hartara, ez dantzatzea erabaki genuen. Berako dantzak, aldiz, Beran bezala genero bereizketarik gabe egitea erabaki genuen. Ondotik, Iribasko ingurutxoa ere dantzatu genuen.
Amaitzeko, eta urtero bezala, jauzi bat (Gau Ainerak) eta Larrain-dantza eman genituen ordurarte ikusle izan zirenak dantzara gonbidatuz.
Sanferminetako egun bat etxeko txikienei eskainia izaten da eta egun horretan ere aritu ginen (batez ere musikari eta txikien irakasle diren dantzariak), urtero bezala, Iruñeko beste dantza talde txikiekin, kalejiran, Errekoletas plazatik, Gaztelu enparantzaraino. Bertan dantzatu zuten denok elkarrekin. 




