Dokumentuaren akzioak
Bestondo Elizondon
Sanferminen ondoko bihotzerrea oraindik gainditu gabe, berriz bestara gonbidatu gintuzten Elizondon. Eta guk baietz. Uztailaren 19arekin Baztandarren Biltzarra antolatua zuten eta beste hainbat eta hainbatetan bezala, gustu handiz abiatu ginen Baztango hiriburura.
Eguraldi bera ere alde (zaparrada ederren pean dantzatu izan baitugu Elizondon ere), pega bakarra gure aldagela izanen zen pilotalekuko giltza faltatu izan zela! Agertu zenerako denboraz larri genbiltzan eta ziztu bizian jantzi behar izan ginen. Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza pasiatu genuen Elizondoko karriketan barna, gure aurreko gurdien gidari ziren kabaleen gorozkiak maisuki saihestuz.
Bide bazterretan hainbat lagun: Goretti, Jexux, Ane... eta hara! Eibartar kuadrila handi bat ere! Bazkaltzera ere geratuko zirela eta begenuela bestarako lagunik! Biba!!
Eguna bero zen, bero zenez. Eskerrak bidearen bigarren puska itzaletan egin genuen, eta bide guztian zehar botilero jatorrak izan genituen. 2014ko Sanfermin txikietan bezala, Leire Lezak, Amaia Visus-ek, Amaia Irigoienek eta Ainara Ranerak egin zituzten kapitain lanak. Ibilbide guztian zehar 2-3 aldiz dantzatu zuten haien belauntxingoa Aritz Ibañez buruzagiarekin batera, eta agian, agian, haiek bota zituzten izerdirik latzenak! Azken belauntxingoa Elizondoko plazan, udaletxearen balkoipean, jendetzaren artean eta orain arte Baztandarren biltzar egunean ikusi gabeko ordezkaritza politikoaren ikusmiran. Nafarroako presidenta anderea ere han zen eta!
Ibilbide osoan ezin geldialdi luzerik egin eta guk gure arrosa montatu nahi. Karrozen desfilea bukatu eta merkatuko plazara abiatu ginen eta han, gure gozamenerako (eta inguratu ziren lagun apurrendako, espero), bandera arbola, arrosa eta azken belauntxingoa egin genituen. Taldea bildu eta arropaz aldatzera. Pote bat, bazkaria, mutil-dantzak... baina guzti-guztia ere ez dizuegu kontatuko!
Antolakuntzako jendeari eskerrak, horren harrera goxoarengatik! Nahi duzuen artino!!
- Ihitz Iriartek hartu eta handik eta hemendik ebatsitako beste zenbait argazki ikusteko, hemen KLIK!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05