Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Boiseko Jaialdi 2021era atzeratu dute

2020/04/07

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi jaia urtebete atzeratu dute koronabirusa dela eta. Uztailaren 28tik abuztuaren 3ra zen ospatzekoa Euskal Herriko eta diasporako euskaldunak batzen dituen jai erraldoia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, datorren urteko 2021eko uztailaren 27ti...

Gehiago irakurri

Altzürükü: maskaradak 2020 Mattin Epherre, zamaltzaina

2020/04/07

Umetatik dabil dantza taldean Mattin Epherre, beraz argi zuen bera eta taldekideak aitzindari lanetan ibiliko zirela aurtengo maskaradetan. Alarma egoera dela eta bertan behera geldituta daude 2020ko maskaradak, irudi hauek otsailaren 9an, lehen saioan hartuak dira. Jean Etxegoien da dantza irakaslea eta berak banatu ditu dantzarien karguak. Zamaltzainaren rola egokitu zaio Mattin Epherreri. Bigarren irakasleak, berriz, predikuen idazketan edo abestiekin laguntzen die eta hark hautatu ditu beltzeriari dagozkion karguak. Hala ere, Epherrek azaldu digu aspalditik zekitela adibidez nortzuk izango ziren Kabana eta Pitxu, batzuk horretarako jaioak direla dio. Maskaradetako lehen egunean elkarrizketatu genuen eta esan zigun denek esaten dutela lehena izaten dela zailena. Egun berezia da lehena, herritarren aurrean dantzatzen baita, Epherrek dioen moduan, gurasoen eta maite duzun jendearen aurrean. Zamaltzaina, Altzürükü, 2019-02-09.

Luzaide: Bolant-eguna 1970 (I)

2020/04/06

Iganden honetan ez da bolantik ez dantzarik izango Luzaiden. Ez behintzat kaleetan. Guztiz ez-ohiko Pazko igandea izango da, sinestezina luzaidarrentzat. Atsekabea goxatzeko orain justu 50 urteko bolant-egunaren grabazio zoragarria argitaratuko dugu dantzan.eus-en. 1970ko Bolant-egunean Jaime Albillosek egin zuen ia ordubeteko filmazioa bi zatitan argitaratuko dugu eta hemen duzue lehen atala.

Martxoaren 29an ospatu zen Bolant-eguna 1970. urtean. Goizeko 9.00etan hartutakoak dira filmazioaren lehen irudiak. Zurituta ageri dira Luzaideko kaleak, elurra dago kale-ertzetan. Prestaketa lanak, lehen dantzak berotzen hasteko, eta autobusa hartzen dute dantzariek Pekotxetara jaisteko. Makilaria iritsi da, muga zeharkatu eta Arnegin dantzan hasi dira. Ostatuan zerbait hartu eta Luzaidera buelta. Dantzaz dantza pasatzen doa goiza, baserrietara bisitak eginez. Bolant-dantza, lauetan erdizka, muxikoak, lapurtar motxak... 

Aste honetan, bolant-eguna gogoan, oroit-miñez dauden luzaidarrak gonbidatu nahiko genituzke filma ikusi ahala ezagutzen dituzten pertsonak, dantzak, tokiak eta xehetasunak jaso eta erantzunetan uztera, orain 50 urteko Bolant-egunaren irudi hauek ahalik eta aberatsen osatzen joateko. 

Irudiak: Jaime Albillos. Bolant Eguna, Luzaide, 1970-03-29.

1960-70eko hamarkadetan hainbat dantza eta festa jaso zituen Jaime Albillosek. Bere ikus-entzunezko bilduma Eresbilen jaso eta digitalizatu da, eta bere zabalkundea dantzan.eus-en bidez egiteko borondatea erakutsi zuen Jaime Albillosek zendu aurretik.  Bilduma horretatik hainbat altxor argitaratu ditugu dagoeneko Dantzan-en:

Pirinio maskaratuak (2020) trailerra

2020/04/03

Pirinioetako neguko festa eta erritualak jasotzen dituen dokumentala egin du Domingo Moreno zinegile aragoitarrak. Euskal Herriko, Aragoiko, Andorrako edota Roussillongo inauterietako errituak bildu ditu Les Pirinio Masquées (Pirinio maskaratuak) dokumentalean. Euskal Herriari dagokionez, Zuberoako maskaradak, Altsasuko, Zubietatako eta Lantzeko inauteriak ageri dira. Trailerrean 1965ko Lantzeko inauterietan Enrique Ros Piñeronek grabatutako irudiak ikus ditzakegu. Lantzen 1964an berreskuratu ziren inauteriak, beraz, bigarren urtekoak dira dokumentalak jasotzen dituen irudiak.

90 minutuko dokumentalak, lekukotasunean oinarritutako bidaia antropologikoa egiten du. Besteak beste, inauterietan adituak diren Josefina Roma, Thierry Truffaut, Juan Antonio Urbeltz eta Roberto Boschi eginiko elkarrizketak jaso dira, eta baita inauterietako protagonistenak ere bai, Mixel Etxekopar eta Batitte Berrogain zuberotarrak tarteko. Inauteriak lurraldeen arteko lotura moduan planteatzen dira. Neguko hainbat festetako pertsonaiak, sinboloak, estetika, musika eta dantzak konparatzeko aukera ematen du; protagonistetako bakoitza bere hizkuntzan ari da: euskaraz, katalanez, frantsesez eta gazteleraz. Proiektu eder honetan parte hartzeko aukera izan du halaber Dantzan-ek, Eire Vilak lagundu baitu euskal inauterietako filmazioetan, elkarrizketetan eta itzulpenetan.

Otsailaren 24an emititu da lehenengo aldiz FR 3 Occitanie Frantziako telebista katean. Momentuan geldirik dago zabalkundea, baina emisio gehiagoren aurretik irudiak grabatu diren zonaldeetan aurkezpenak egiteko asmoa dutela azaldu digu Domingo Moreno zuzendariak.

Pirinio maskaratuak, Domingo Moreno, trailerra, 2020.

Urrira atzeratu dute Hernaniko 25. Dantzari Festa

2020/04/03

Aurten 25 urte beteko ditu Hernaniko Dantzari Festak, “ia dena prest genuen, baina atzeratu egin behar izan dugu”, azaldu digu Pepi Arrospide antolatzaileak. Apirilaren 20tik 26rako egitaraua osatua zuten. Azken urteetan aste kulturala antolatzen dute eta asteburuan borobiltzen dute, larunbatea...

Gehiago irakurri

Altzürükü: maskaradak 2020 Maider Jauri, kantiniersa

2020/04/02

Aurtengo Altzürüküko maskaradetako kantiniersetako bat dugu Maider Jauri. Sei urterekin hasi zen dantzan. Lehendabizi aitarekin, dantzaria baita aita ere. Alarma egoera dela maskaradak bertan behera utzi behar izan dituzte. Lehen emanaldian, herrian bertan, elkarrizketatu genuen Jauri, goizeko lanak amaitu ondoren. Lehen aldia izanik, lotsa pixka batekin hasi zuela saioa kontatu zigun, baina barrikadetan pixkanaka sartu eta gustura bukatu zuen saioa. Prestaketa eta entrenamendu asko eskatzen dutela maskaradek dio. Bideoan entzun ditzakegu Jauriren azalpenak eta bere hitzekin batera barrikadetan eta arratsaldeko saioan dantzan ere ikus dezakegu. Kantiniersa, Altzürükü, 2020-02-09.

Lesaka: San Fermin c. 1950

2020/04/01

Lesakan, San Fermin eguneko goizean egiten diren dantza irudiak ikus daitezke 1950eko hamarkadako irudi hauetan. Bandera jaistea, bandera-dantza, segizioko irudiak eta azkenik, nola ez, zubigainekoa ageri dira. Makil-gurutzeak goitik grabatuta daudenez esku-aldaketak ongi ikusteko aukera eskaintzen dute irudiek. "Basque Country - Fiestas en Lesaka, 1950" izenburupean Valentin Eizagirrek sarera igotako irudiak ditugu hauek. San Fermin dantzak, Lesaka, c. 1950.

Luzaide: Bolant eguna 2019

2020/03/31

Alarma egoera dela eta aurten Pazko igandean ez da izango Luzaiden bolant egunik. Apirilaren 12an ziren ospatzekoak luzaidarrak urteko ospakizun handienetakoa, baina Luzaideko Bolanten batzordeak bertan behera utzi behar izan du jaia oraingoz. Hori dela eta aurreko urtean Pierre Latasak hartu zituen irudiak jaso nahi izan ditugu. Kaleko martxakoak eta arratsaldeko frontoiko saioko irudiak daude. Bolant-martxa, lapurtar-motxak eta dantza-luzearen zati batzuk ikus ditzakegu. Irudiak: Pierre Latasa. Bolant eguna, Luzaide, 2019-04-21.

Eutsi dantzan 13 ezkotixetik arin-arinera: Josu Garate eta Quico Puges

2020/03/27

Josu Garatek eta Quico Pugesek abiatu zuten #EutsiDantzan proposamena martxoaren 13an, oraindik konfinamendu neurri zorrotzenak indarrean ez zeudela. Fandangoa eskaini ziguten orduan, baina fandangoaren ondotik arin-arinak behar duela eta, segidan grabatu zuten bigarrena. Harrezkero beste hainbat dantzari eta dantza irakaslek eskaini dizkigu bere proposamenak, baina gaur hasierakoengana itzuli eta Garatek eta Pugesek grabatu zuten arin-arinerako gonbidapena eskaintzen dizuegu. Quico Pugesen txeloaren doinura, ezkotixetik arin-arinera bidaiateko aukera eskaintzen digu Josu Garatek etxean dantzan jarraitzeko proposamen honetan. Hona hemen beraz, etxean soltean dantzatzeko beste pauta batzuk. 

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

 

Eutsi dantzan 12 foxtrota: Miren Hazas

2020/03/26

Etxeko itxialdian, toki askorik gabe ere egin daitekeen dantza bat, foxtrot bat, proposatu digu Miren Hazas dantzariak #EutsiDantzan atalean. Inauterietan, Eibarko koko-dantzetan mozorroek dantzatzen duten dantzetako bat da hau, koko-dantza bat beraz. Bi zati ditu, lehenengo foxtrota eta ondoren arin-arina. Eutsi dantzan, foxtrota eta arin-arina, Miren Hazas, Eibar, 2020-03-25.

Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan on Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du.

Ituren, 1951-07-08
10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe izena] eta Iñaki Aizkorbe, Azentzenekoa. Atabalaria: Jexux Azpiroz, Iturengo Apezenekoa. Segizioa elizara bidean doa, Pioinea eta Arriberria etxeen parean, Saturnino Telletxea, Iñarrekoa, buru duela -Saturninok suziriak botatzen zituen-.

11’’. Herriko bandera daramana Eustakio Elizalde Arrosenekoa [Arrosanea] da.

13’’. Balentina Idigoras, Jose Ignazio Telletxearen amaren ondoan, Martin Aizpurua doa, Apeztegikoa, garai hartan alkate zen eta ibilbidean barna behin baino gehiagotan ageri da. Haren ondotik, Ignazio Elizalde, Lopetxenekoa [Lopetxonea], eta Periko Mikeo, Aurtizko Apezenekoa.

16’’. Apez betaurrekoduna Tomas Lizarraga, garai hartan Iturengo apeza zena eta don Faustino Arbizu, erretorearen laguntzailea. Gainerako apezak beharbada Jose Ignazio Telletxearen ikaskideak eta lagunak, Jose Maria Setien eta beste batzuk.

17’’. Apezen gibeletik heldu direnak, hauexek: ezkerretik eskuinera, Antonio Goñi, Xixternekoa [Sastrearena], Joxe Ariztoi, Pioinekoa, Ramon Mutuberria, Sotillenekoa eta Maurizio Azkue, Lopenekoa. Joxeren eta Ramonen gibelean, Mattin Azkue, Lopenekoa.

54’’. Martintxo alkatea eta Nikasio Labaien, Juantsenekoa [Joansantzenea].

1’07’’. Nikasioren gibelean, Benedikto Vicente, Herriko Etxeko idazkaria. Benediktoren gibelean, Joxe Ariztegi, Manekoa [Marenea].

1’13’’: Lehen lerroan, Francisco Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita], Periko Mikeo eta Ignazio Elizalde. Gibelean, Joxe Mari Urroz, Barbenekoa [Barberenea], Domingo Aizpurua, Betenekoa [Beruetenea]. Ignazio Elizalderen eskuinean Jorgitto, Altxunekoa ageri da eta Ignazioren gibeletik, Maximo Ariztegi, Prosentzenekoa [Perosantzenea], aipatutako Joxe Ariztegi, eta Luis Mari Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita].

1’33’’. Zortzikoa edo mutil dantza, plazan. Ignazio Elizalde, Joxe Mari Urroz, Serapio Sagaseta –txalekoarekin- Palazioko bordakoa, Eustakio Elizalde, Antonio Goñi, Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Aranburunekoa, Bautista Bereau, Tolatekoa [Tolaretea], Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Martintxo Baleztena, Iturengo Errandenekoa [Errandonea] eta, azkena, Maximo Ariztegi.

2’11’’. Soka-dantza. Serapio Sagaseta, Maria Angeles, Ignazio Telletxearen arreba, Bautista Bereau...

2’ 38’’. Ignazio Elizalde... eta lau haur pareta kontran. Horietan ttikiena, ustez, Andres Iñigo.

2’ 59’’. Luisa Urroz, Alontsenekoa [Alontsonea], Joxe Mari Urroz, Antonio Goñi... ageri dira.

3’10’’. Victor Sagardia apeza, Palaziokoa, ageri da, ezkerraldean.

3’17’’. Plazaren erdian, ustez, Ignazio Iturbe, Alontsenekoa [Alontsonea].

3’37’’. Saturnino Telletxea, botila eskuan, eta Ignazio Elizalde.

Emakume gehienak agian Telletxearen familiakoak edo lagunak izanen dira, egun horretarako Donostiatik Iturenera etorriak.

Dantzan on Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.

Dantzan on Zarautz: Dantza soltea 1952

2015/11/20

Eskerrik asko Xabier emandako informazioagatik.

Dantzan on Joxemiel Bidador Pastorala Iruñeko euskaldunak

2015/10/19

Aupa Leire, mila esker zure erantzungatik! Bideoari dagokionez, guk ikusi dugu bideoa txertatuta zure blogean ( http://eibar.org/blogak/leire/iruneko-euskaldunen-lezioa ) eta ongi ageri zaigu. Ez dakigu zer arazo izan daitekeen. Ordenagailuarekin begiratu duzu ala tablet/mugikorrarekin?
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com