Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

Dokumentuaren akzioak

Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/16 10:05

Aurreskua eta dantzari-dantzako zati batzuk ageri zaizkigu 1946ko NO-DOko irudi hauetan. Aurreskuan zerbitzariek emakume bat sokara gonbidatu duten momentua ageri da lehenengo irudietan. Zerbitzariak gonbidatuaren alde banatan txapelei eutsita eskutik lotuta doazela, aurreskuaren aurrean kokatzen dira eta aurreskuak agurra dantzatzen du. Jarraian, atzeskuaren agurra ikus daiteke. Agurren ondoren, soltean ari dira dantzariak eta gonbidatuak eta biribilketan azkenik, zubiak osatuz. Aurreskuaren ondoren, dantzari-dantzako zenbait dantza daude grabatuta, hain zuzen ere, banangoaren, makila-jokoaren eta txotxongiloaren zatitxo batzuk. Aitor Gorostizari esker ondoriozta dezakegu Barakaldon hartutako irudiak direla. Txistularia Luis Torre barakaldoarra da eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza. Ondoan, Retuerto auzoko apaiza du, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra omen da. Aurreskua eta dantzari-dantza, RTVE, Filmoteca Española, 1946.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2020/10/18 22:31
Irudiak Barakaldon hartu zirelakoan nago. Irudiotako txistularia Luis Torre Arejula barakaldarra da.
2020/10/19 15:57
Mila esker aitor informazioagatik.
2020/10/21 12:22
Aitor Gorostiza: Oraindik ez dugu zehazki identifikatu Barakaldoko zein tokitan egiten duten dantza bideoan, baina Barakaldo dela, ziur: txistularia, Luis Torre, eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza, ondoan Retuerto auzoko apaiza duela, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra dela esan digute. Bestalde, Enkarterri deritzan dantzakera egiten dute dantzariek, ikusten denez.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.