txotxongilo etiketa duten bideoak

Lezama 1921 Dantzari-dantza ezteietan

1921ean Lezaman ospatu zen Julian de Ajuria eta Maria Luisa Landabururen ezteietan ezkonberrien omenez dantzatutako dantzari-dantzaren irudiak dituzue filme honetan. Txistulari eta atabalariaren atzetik sartzen da zelaira ezpata-dantzari taldea formazioan eta jarraian ezkonberriak eta gonbidatuak dantzan, bakoitza bere erara kalejiran, launaka, binaka, banaka... (00:00-01:02). Ondoren, agintariena (01:02), zortzinangoa (02:01), makil-jokoa (02:39), txotxongilo (2:59), ezpata joko txikia (3:54) ...