Dokumentuaren akzioak
Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan
Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresuan egin ziren dantza ekitaldien irudiak ikusi daitezke bideo honetan. Hasieran, dantzariak desfilean ikus daitezke, ikurrina handia astinduz. Dantzarien segizioan kotilungorriak ere ikus daitezke, eta irudi bereziak dira hauek, honelako ekitaldi bakunetan iraun baitzuten kontilungorriek XX. mendearen erdialdean. Kongresuaren sarreran dantzari batek aurreskua dantzatu zuela ikusi daiteke eta ondoren berriz kalejirako irudiak ageri dira. Ondotik, Biarritzeko errubi zelaian ikus ditzakegu dantzariak, taldeko argazkiak ateratzen eta ondoren dantzan. Dantza-jauziak, makil txikiena, Zuberoako maskaradetako aitzindarien dantzak, arku-dantza, banangoa eta agintariena ikus daitezke.
Testuinguru oso zailean antolatu zen kongresua Biarritzen 1948. urtean. Eusko Ikaskuntza deseginda zegoen penintsulan eta bere kide asko erbesteratuak zeuden. Hegoaldean Espainiako Gerra Zibila eta Iparraldean Bigarren Mundu Gerra bukatuta, gerraoste ilunean, euskal kultura ilunpetara kondenatua aurkitzen zen. Irudiak: Antonio de Intxausti. Eusko Ikaskuntza, Euskadiko filmoteka, Maritzuli konpainia. Dantzak Eusko Ikaskuntzaren VII. kongresuan, Biarritz, 1948-09.
Etiketak
- lapurdi
- ezpata-dantzariak
- 1948
- irudi-zaharrak
- gorulariak
- kongresua
- eusko-ikaskuntza
- xxmendea
- tradizionala
- biarritz
- zuberoaako-dantzak
Dokumentuaren akzioak