Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Biarritz 1948 Dantza jaialdia Eusko Ikaskuntzaren VII. kongresuan

Dokumentuaren akzioak

Biarritz 1948 Dantza jaialdia Eusko Ikaskuntzaren VII. kongresuan

2019/03/27 12:10

Dantzek eta dantzariek presentzia handia izan zuten Eusko Ikaskuntzaren VII. kongresuko ekitaldian. Euskal kulturaren hainbat pertsona ospetsuren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren babespean, Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua egin zen 1948. urtean, irailaren 12tik 19ra bitartean Biarritzen. “Ez dadila hil euskal arima" goiburua eman zioten, irudi hauek ikusita argi ikusten da dantzak euskal arimaren edo identitatearen parte ikusten zituztela. Maritzuli konpainiaren bideo fondotik iritsi zaizkigu irudi hauek, lehendabizi kongresuko ekitaldiaren hasierako irudiak erakusten dizkigute, dantzariak desfilean ageri dira Biarrizko kaleetan zehar. Ikurrinak bizkarrean, zuriz jantzitako dantzariak, poxpolinak eta Zuberoako dantzariak ageri dira, baita kotillun gorriak ere. Dantzari batek agurra dantzatzen die kongresuko parte hartzaileei. Ondoren futbol zelaian ageri dira dantzariak, badirudi, Biarrizko kaleetan desfilatu zutela aurrena eta ondoren futbol zelaian hainbat dantza eman zituztela bertaratutako dantzari taldeek. Bideoan jasota daude honako dantzen zenbait zati: makil txikiena, jauziak, maskaradetako dantzak, uztai txikiena, agintariena, banangoa eta txotxongiloa. Irudiak: Antonio de Intxausti. Eusko Ikaskuntza VII. Kongresua, Biarritz, 1948.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.