Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Biba Gamere Zihigako ezpata-dantzariak!

2024/09/06

Joan dira aste batzuk jadanik udako pastoraletatik, baina kontu hau hemen gordeta utzi nahi nuen eta hara! Iazko urrian helduko zitzaigun proposamena, Gamere-Zihigako herriak 2024ko udan emanen zuen pastoraleko eszena batean dantzan laguntzekoa.  Luis eta Maialena Ligetx koblakariei buruzko pasto...

Gehiago irakurri

Uztaiek uztartuta. Ez adiorik Txutxin!

2024/05/06

Dugunako dantzariok ez dugu gogoan xuxen noiz izan genuen lehen hartu emana Oñatiko Oñatz dantza taldeko lagunekin. Maite Irizar ren bitartez izanen zen seguraski, 2017an agian, Trokeo-dantzak mustu genituen egunean? Gerora harreman hori poliki-poliki ehunduz joan da, Oñatiko eta Iruñeko arku-...

Gehiago irakurri

Ganixak, Heraitzeko Kaskarot beteranoak

2024/02/28

Uztaritzeko Heraitze auzoko Ganixen ohitura berreskuratu dute aurten Hartzaro festibalean. 1927an Jean Baptiste Hiribarrenek grabatutako filmean agertzen diren irudietan oinarrituz, Errobiko Kaskarotak elkarteak galdua zen konpartsa biziberritu nahi izan du.  Baina, nortzuk ziren Ganixak? ...

Gehiago irakurri

Nire sinadura

2023/10/30

Bideografik ekoiztetxeak Sinadurak izeneko proiektua ekoitzi eta elikatzen du. Haien esanetan, k ultur adierazpenerako espazio da, gure lurraldearen potentzial artistikoa agerraraztea helburu duena. Disziplina artistiko edo kulturalen batean ari den lagun bat hautatu eta bere ibilbidea eta bere...

Gehiago irakurri

Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz

2023/05/19

Euskal Herriko udaletako euskara zerbitzuek Udaltop izeneko jardunaldiak antolatzen dituzte urtero. Aurtengo edizioak Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz izan du izenburu eta mami. Maiatzaren 11an eta 12an egin da Lasarte-Orian. Bertan, azken hamarkada luzeko gure dantza taldearen jarduna a...

Gehiago irakurri 2

Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz

2023/03/01

Libertimendu sasoi betean gara. Hartara, Euskal Herriko hainbat txokotan dantza, musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituzten joko hauetaz gozatzeko garaia izateaz gain, aste hauek izaten dira momentu aproposena ere disziplina honi buruzko gora-beherei erreparatu eta hausnartzeko. Azken hamabos...

Gehiago irakurri 5

Euskal dantzaz Jakin aldizkarian

2023/01/20

Dantza emanaldi estuenean baino izerdi gehiago bota dut ordenagailu aitzinean, baina idatzi dut zerbait ere. 2022ko irailean Jakin aldizkariko arduradunek galdetu didate artikulu bat idatziko ote nuen joan den urteari gainbegirada egin nahi dion alean. Euskal dantzak euskal kulturgintzan eta euskar...

Gehiago irakurri

Jakin liteke argazki bati begira zein mutil-dantza egiten ari diren?

2020/12/15

1929ko nafar dantzarien Bartzelonarako bidaiari buruzko aurreko asteko sarreran goiko argazki hau argitaratu nuen, besteak beste. Bertan, Bartzelonara Baztanetik heldutako dantzariak agertzen dira mutil-dantza bat dantzatzen. Kroniketan Muxikoak, Añoarxume, Zazpi-jauziak, Zozoarena... aipatua...

Gehiago irakurri

Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan

2020/12/10

Hiriaren garapen urbanistikoari bultzada eman nahian eta 1888ko erakusketak ekarritako aitzinatze ekonomiko eta teknologikoak gogoan, 1929. urtean ere Nazioarteko Erakusketa arranditsua antolatu zuten Bartzelonan. Bertan, 20 herrialdetako parte hartzaileak izan ziren eta 9 hilabetez luzatu ziren ko...

Gehiago irakurri 1

"Euskal dantza garaikidea eta urbanoa ere bada"

2020/05/22

Konfinamenduaren aurretik elkarrizketa egin zidan Reyes Ilintxetak Argia aldizkarirako . Duela zenbait aste sareratu zuten interneten baina denbora batez aldizkariaren banaketa eten eta orain arte ez dute paperean argitaratu. 2684 zenbakian joan da eta zaharkituta geratu diren zenbait gai alde b...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/16

Bai ba! Ostatukoek lehenengo egunean galdetu zuten:
-Baina hau zer da urtean behin? -Jende oldea ikusita-.
-Ez, ez, hilabetero!
-Benetan?
 Uste dut haiek ere pozik daudela. Zerbitzari batzuk behintzat dantzan, ta besteak ikasten. Eta denak (Karrikadantzaren egunetan behintzat) euskaldunak!!!

Aritz Ibañez Lusarreta on Nongo dantzariak dira?

2015/02/19

Gainera, Oikian oilasko-biltzea egiten da eta horrela jantzita doaz parte-hartzaileak. Makil luzeak ere ibiltzen dituzte.
Adibidez: https://leireantia.files.wordpress.com/2008/12/pic_0020.jpg
Eta beste bat: http://www.3digitala.com/share/showMuestra.php?id=5849

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzaz eta politikaz

2015/01/23

Nik baietz esanen nuke. Beti pentsatu izan dut dantza egitea ez zela aerobik-aren pareko ariketa fisiko hutsa, baina duela oso gutxi jabetu naiz dantzaren dimentsio politikoak duen esanahiaz. Gero badakigu, norberak zentzu bat edo beste emanen dio baieztapenari. Toki batzuetan dantza benetan da gizartearen egituratzaile, egun ere, eta niretako hori da eredua. Lukuk dio dantza bere kontestutik aterata, bere hondoko metafora ezagutu gabe eta bere dimentsio politikoa ulertu gabe dantza "folklorea" baino ez dela, hitzaren zentzu negatiboenean. Urteak daramatzagu dantza bere kontestutik kanpo ematen (edo kontestu egokia bilatu gabe), hondoko metaforarik ba ote den ere planteatu gabe eta dimentsio politikoaz oharkabean (ez bada politikiaren azaleko irakurketa)... horixe panorama!

Aritz Ibañez Lusarreta on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Nik gure taldeko esperientzia kontatuko dizuet. Duela 8-9 urtera arte mutilok eta neskek banatuta ensaiatzen genuen, bakoitzak bere errepertorioa, bakoitza entsaio-tokiaren punta batean... batzuetan dantza mistoak egiteko elkartzen ginen. Esan bezala, duela 8-9 bat urte elkarrekin ensaiatzen hastea erabaki genuen, denok denon errepertorioa, eskaera maila berarekin. Esperientzia ederra izan da eta emaitzarekin oso pozik nago ni (beti dago zer hobetu, noski).

Interesatzen ez zitzaigun errepertorioa txoko batean gorde genuen eta interesgarri zitzaizkigun beste hainbat dantza ikasi genituen, generoaren ikuspegia ere aintzat hartuz.

Horrez gain, azken urteotan sortu izan ditugun dantza-tradizioetan ere bide ezberdinak jorratu ditugu. Batetik ezpata-dantzan ez dago generoaren araberako ezberdintasunik. Soka-dantzetan bai, horregatik sortu genituen bi, bata mutilek gidatua, bestea neskek.

Neskek orain arte dantzatu ez dutela eta beraz, orain pozik egon behar dutela dantzatzen dutenarekin, gezurra dela esanen nuke. Hasteko, neskek bai dantzatu izan dutelako orain baino lehen (Oier-ek honi buzuko hitzaldi oso gomendagarria du). Bestetik, nik ikusi izan ditudan neskendako sortutako dantza batzuk nahiko eskasak iruditzen zaizkidalako (baita generoaren trataeran ere) eta horretan ere antzematen da genero-ezberdintasuna.

Tradizioarekiko errespetua zer den aztertu beharko litzateke. Tradizioa aldagarria da berez, eta beraz, gauzak aldatzea izan liteke tradizioarekiko errespeturik handiena. Hori bai, ez nolanahi, aurrekoek egin dutena ezagutuz, zentzuz... ezagutzan dago gakoa, nire ustez.

Beraz, jarrera batzuk perpetuatzeko erabiltzen ditugun argudioen egiazkotasunari ere erreparatu beharko genioke. Eta ados naiz Rakelekin dantza baloreak transmititzeko oso baliabide interesgarria da. Ekitekoa!

Abentura ederra dugu aurretik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Feministak bai, baina dantzan ez

2015/01/21

Zure inguruan askotan ikusten duzu hori? Neskak dantzatzen dutenarekin (mutilekin desorekan) konforme?

Aritz Ibañez Lusarreta on Lorenzo San Juan: Erromeriak eta dantzak 1951-1955

2014/12/10

Gure dantza maisuak saiatu dira naturaltasunez dantzatzea zer den erakusten. Niretako hau da!
Ederra bideoa!

Aritz Ibañez Lusarreta on Igdır: erreginak soka-dantzan

2014/12/04

Ze errex ematen duen - bideoa ikusita - eta ze zaila den - gure inguruko errealitatea ikusita - dantzaren soiltasun erabatekoa topatu eta bere indar guztia dastatu ahal izatea. Musika egokia, sinkronizazio bikaina eta grazia, naturaltasun eta indarra dantzan. Nik handitan txiki horiek bezala dantzatu nahi dut!

Aritz Ibañez Lusarreta on Gu ere izan ginen New York-en!!!

2014/11/27

Zer pentsatuko zuten New Yorktarren 1965. urteko urriko egun hartan figuratzar horiek haien karriketatik dantzan ikustean? Edonola, esanen nuke Iruñeko erraldoiak Iruñeko alde zaharreko karriketan direla benetan erraldoi! Bosgarren etorbide horretan haien handitasuna galtzen dute pixkatxo bat!

Aritz Ibañez Lusarreta on Gu ere izan ginen New York-en!!!

2014/11/27

Aupa Leire! Mila esker idaztera animatzeagatik. Argazkia zuri-beltzean da eta alde horretatik, ulergarria da beltz iruditzea erraldoiak. Dena den, horiek Asiako errege-erreginak dira. Argazki honetan ikus ditzakezu denak: http://www.diariodenavarra.es/actualidad/20100623/fotos/2010062302231688_640.jpg Eta ageri da amerikarren (beltz-beltzak) eta gainontzekoen kolore aldea. Egia da, duela zenbait urte, denak ilunago pintatuak zeudela!

Aritz Ibañez Lusarreta on Joseba

2014/11/08

Doluminak familiari, Aurtzakako lagunei eta gertukoei. Indar handia Iruñetik!