Dokumentuaren akzioak
Nongo dantzariak dira?
Denbora asko ez da igaro Erniopeko paraje ederretan kokatzen den Artaunsoro aterpetxean lagun taldea batu ginela asteburuaz gozatzera. Bai gozatu ere! Ez da hau, ordea, asteburuak eman zizkigunen zehaztasunik emateko txokoa. Baina bai akaso datorren beste honetarako, izan ere, ia alde egiteko ginela lagunak ohartarazita horman jarrita zegoen erretratu honi erreparatu nion:
Dantzariak Oikiako Mantzisidor zubia zeharkatzen. Egilea: Javier Carballo Berazadi
Argazkia sakelekoaz eta argitasun gutxirekin atera nuen eta ordenagailuan garbitzen ahalegindu arren ezin izan dut gehiagorik egin. Dantzariak zubi gainetik ibairen bat zeharkatzen ageri direla agerikoa da. Zuriz jantzita, bi puntadun gerriko gorriz, txapela eta makila luzeekin batzuek, zahagi-dantza edo puska biltzen ote dabiltzan pentsatu dugu baina... ez naiz gai beste zehaztasunik aurkitzeko eta jakin-nahiak hitzok argitaratzera ekarri naute.
Natorren bukaerara: inork lagun lezake argazkian ageri diren dantzariak nongoak ote diren eta zein zubi zeharkatzen ari diren argitzen? Nork daki, argazkigilearen izena ere aurki genezake...! Ea dantzazaleok, nork lagun gaitzake?
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Josu Garate Suinaga
Arkitekto-dantzaria ala dantzari-arkitektoa...segun garaiak eta gogoak!
Jasotako azken erantzunak
- Josu Garate Suinaga on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- dco1971 on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- Xabier Azkue Ibarbia on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- Josu Garate Suinaga on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- Gari Araolaza on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- Josu Garate Suinaga on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- Oier Araolaza on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- Josu Garate Suinaga on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- Aritz Ibañez Lusarreta on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
- Gari Araolaza on Nongo dantzariak dira? 2015/02/18
Adibidez: https://leireantia.files.wordpress.com/2008/12/pic_0020.jpg
Eta beste bat: http://www.3digitala.com/share/showMuestra.php?id=5849
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=14240
Eta hauetariko norbait izan liteke hor zubia zeharkatzen ageri dena...
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=5846
Antxon Aguirre Sorondoren argazkiak hauek biak.
Oraingo irabazlea Gari beraz! Zorionak! ;-)
Laister hurrengo lehiaketarako argazkia!
Ah, eta hurrengo lehiaketan parte hartu eta berriz ¿...? irabazteko aukera paregabea!
Saiatuko naiz urtea eta argazkilaria jakiten, etxean eta Baleikeko komunitatean galdetuta.