Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Josu Garate Suinaga Nongo dantzariak dira?

Dokumentuaren akzioak

Nongo dantzariak dira?

2015/02/18 18:30
Nongo dantzariak dira?

Dantzariak Oikiako Mantzisidor zubia zeharkatzen. Egilea: Javier Carballo Berazadi

Dantzariak Oikiako Matzisidor zubia zeharkatzen. Egilea: Javier Carballo Berazadi

Denbora asko ez da igaro Erniopeko paraje ederretan kokatzen den Artaunsoro aterpetxean lagun taldea batu ginela asteburuaz gozatzera. Bai gozatu ere! Ez da hau, ordea, asteburuak eman zizkigunen zehaztasunik emateko txokoa. Baina bai akaso datorren beste honetarako, izan ere, ia alde egiteko ginela lagunak ohartarazita horman jarrita zegoen erretratu honi erreparatu nion:

Dantzariak Oikiako Matzisidor zubia zeharkatzen. Egilea: Javier Carballo Berazadi

Dantzariak Oikiako Mantzisidor zubia zeharkatzen. Egilea: Javier Carballo Berazadi

Argazkia sakelekoaz eta argitasun gutxirekin atera nuen eta ordenagailuan garbitzen ahalegindu arren ezin izan dut gehiagorik egin. Dantzariak zubi gainetik ibairen bat zeharkatzen ageri direla agerikoa da. Zuriz jantzita, bi puntadun gerriko gorriz, txapela eta makila luzeekin batzuek, zahagi-dantza edo puska biltzen ote dabiltzan pentsatu dugu baina... ez naiz gai beste zehaztasunik aurkitzeko eta jakin-nahiak hitzok argitaratzera ekarri naute.

Natorren bukaerara: inork lagun lezake argazkian ageri diren dantzariak nongoak ote diren eta zein zubi zeharkatzen ari diren argitzen? Nork daki, argazkigilearen izena ere aurki genezake...! Ea dantzazaleok, nork lagun gaitzake?

Dokumentuaren akzioak

2015/02/19 10:01
Zahagi-dantzak eta puska-biltzeak Aizarna eta Oikian egiten dira, baina ez dirudi horietako bat denik, Aizarna ez behintzat, dantzarien jantziagatik. Goizuetako mozorroak izan litezke inauterietan? Berastegin egiten al da horrelakorik? Nik ez diot arrastorik hartzen.
2015/02/19 15:18
Oier, Aritz Ibañezek Twitterren jarri du argazkia eta niri iruditu zait Oikiako zubia zela, udan pare bat buelta eman ditudalako han, baita argazkiak atera ere. Beraz, Oikiako zubia da!
2015/02/19 15:24
Lankide aurrezkiko kalendario batekoa izango ote da argazkia? Horrek zentratzen lagundu dezake, Zumaiako argazkilariren batek ateratzen zituen eta.
2015/02/19 15:27
Gainera, Oikian oilasko-biltzea egiten da eta horrela jantzita doaz parte-hartzaileak. Makil luzeak ere ibiltzen dituzte.
Adibidez: https://leireantia.files.wordpress.com/2008/12/pic_0020.jpg
Eta beste bat: http://www.3digitala.com/share/showMuestra.php?id=5849
2015/02/19 15:28
Ederki! Misterioa argituta. Oikiako oilasko-biltzea da beraz! San Bartolome jaietan bi urtetik behin egiten dute. Mila esker Gari!
2015/02/19 15:28
Bai Gari! Hara hemen zubia:
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=14240
Eta hauetariko norbait izan liteke hor zubia zeharkatzen ageri dena...
http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=5846
Antxon Aguirre Sorondoren argazkiak hauek biak.
2015/02/19 15:38
Esker mila! Argazki egilearen izena aurkitu gabe ere pozik gaude! Eta zentzu handia du diozunak Gari, testuingurua kontuan hartuta (aterpetxe bateko paretean apaingarri gisa eskegita dagoela, usain bereko beste zenbait argazkirekin batera alegia) egutegiren batetik hartutako irudia izan liteke lasai asko, bai.
Oraingo irabazlea Gari beraz! Zorionak! ;-)
Laister hurrengo lehiaketarako argazkia!
2015/02/19 15:50
Zer tokatu zait? Noiz pasa naiteke jasotzera?
2015/02/19 16:34
Irabazlearen plazera eta galtzailearen amorruak gutxi dira zuretako ala? Lasai baina, San Bartolome jaietan Oikiatik bertatik pasa eta zeuk aukeratutako oilaskoa zeuretako!
Ah, eta hurrengo lehiaketan parte hartu eta berriz ¿...? irabazteko aukera paregabea!
2015/02/19 21:42
Mantzisidorko zubia da, oikiarrek "Mantzior" esaten diote.
Saiatuko naiz urtea eta argazkilaria jakiten, etxean eta Baleikeko komunitatean galdetuta.
2015/02/23 19:48
Kaixo! Argazkia Oikiako Mantzisidorko Zubia (erromako zubia) eta argazkia Javier Carballo Berazadi, Zumaiarrarena da. 1995 ingurukoa
2015/02/24 10:22
Ona!!! Eskerrik asko DCO1971!! Orain bai itxi genezakela lehiaketa. Argazki oina berridatzi eta listo!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.