Orain arteko ekarpenak
2024/09/06
Joan dira aste batzuk jadanik udako pastoraletatik, baina kontu hau hemen gordeta utzi nahi nuen eta hara! Iazko urrian helduko zitzaigun proposamena, Gamere-Zihigako herriak 2024ko udan emanen zuen pastoraleko eszena batean dantzan laguntzekoa. Luis eta Maialena Ligetx koblakariei buruzko pasto...
2024/05/06
Dugunako dantzariok ez dugu gogoan xuxen noiz izan genuen lehen hartu emana Oñatiko Oñatz dantza taldeko lagunekin. Maite Irizar ren bitartez izanen zen seguraski, 2017an agian, Trokeo-dantzak mustu genituen egunean? Gerora harreman hori poliki-poliki ehunduz joan da, Oñatiko eta Iruñeko arku-...
2024/02/28
Uztaritzeko Heraitze auzoko Ganixen ohitura berreskuratu dute aurten Hartzaro festibalean. 1927an Jean Baptiste Hiribarrenek grabatutako filmean agertzen diren irudietan oinarrituz, Errobiko Kaskarotak elkarteak galdua zen konpartsa biziberritu nahi izan du.
Baina, nortzuk ziren Ganixak?
...
2023/10/30
Bideografik ekoiztetxeak Sinadurak izeneko proiektua ekoitzi eta elikatzen du. Haien esanetan, k ultur adierazpenerako espazio da, gure lurraldearen potentzial artistikoa agerraraztea helburu duena. Disziplina artistiko edo kulturalen batean ari den lagun bat hautatu eta bere ibilbidea eta bere...
2023/05/19
Euskal Herriko udaletako euskara zerbitzuek Udaltop izeneko jardunaldiak antolatzen dituzte urtero. Aurtengo edizioak Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz izan du izenburu eta mami. Maiatzaren 11an eta 12an egin da Lasarte-Orian. Bertan, azken hamarkada luzeko gure dantza taldearen jarduna a...
2023/03/01
Libertimendu sasoi betean gara. Hartara, Euskal Herriko hainbat txokotan dantza, musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituzten joko hauetaz gozatzeko garaia izateaz gain, aste hauek izaten dira momentu aproposena ere disziplina honi buruzko gora-beherei erreparatu eta hausnartzeko. Azken hamabos...
2023/01/20
Dantza emanaldi estuenean baino izerdi gehiago bota dut ordenagailu aitzinean, baina idatzi dut zerbait ere. 2022ko irailean Jakin aldizkariko arduradunek galdetu didate artikulu bat idatziko ote nuen joan den urteari gainbegirada egin nahi dion alean. Euskal dantzak euskal kulturgintzan eta euskar...
2020/12/15
1929ko nafar dantzarien Bartzelonarako bidaiari buruzko aurreko asteko sarreran goiko argazki hau argitaratu nuen, besteak beste.
Bertan, Bartzelonara Baztanetik heldutako dantzariak agertzen dira mutil-dantza bat dantzatzen. Kroniketan Muxikoak, Añoarxume, Zazpi-jauziak, Zozoarena... aipatua...
2020/12/10
Hiriaren garapen urbanistikoari bultzada eman nahian eta 1888ko erakusketak ekarritako aitzinatze ekonomiko eta teknologikoak gogoan, 1929. urtean ere Nazioarteko Erakusketa arranditsua antolatu zuten Bartzelonan. Bertan, 20 herrialdetako parte hartzaileak izan ziren eta 9 hilabetez luzatu ziren ko...
2020/05/22
Konfinamenduaren aurretik elkarrizketa egin zidan Reyes Ilintxetak Argia aldizkarirako . Duela zenbait aste sareratu zuten interneten baina denbora batez aldizkariaren banaketa eten eta orain arte ez dute paperean argitaratu. 2684 zenbakian joan da eta zaharkituta geratu diren zenbait gai alde b...
Orain arteko erantzunak
2020/10/23
Gerrillaren taktika aplikatu beharko dugu. Ahal denetan entsaiatu eta dantzatu. Ezin denetan, gorde. Baina frustrantea da, bai. Ematen du egoera hau ez dela 15 egunerako izanen. Zer egin beharko dugu, berriz errezeta zaharrak aplikatu eta etxetik entsaiatzen hasi? :/ Guk 2 aste daramatzagu entsaiatu gabe.
2020/09/18
Lehenago ere sentitu izan dugu euskal dantzaren alorra prekarioetan prekarioenen artean zela eta oraingoan sentsazio hori areagotu baino ez da egin.
Guk zortekotzat dugu gure burua uztailean eta irailean emanaldi bana izan dugulako eta horrek entsaiatzera behartu gaituelako, ahal izan dugun moduan, hori bai. Entsaioak kale gorrian egin ditugu, eskola bateko jolastoki irekian (Ondoan saskibaloi eta futbol partidak jokatzen ari ziren gaztetxoen aldamenean), maskak jantzita, material guztia erabilera bakoitzaren ondotik desinfektatuz eta abar.
Behin emanaldi horiek prestatu behar izateko denbora pasata, ez dakigu heldu den hilabeteotan nola egin ahal izanen dugun aurrera. Eguraldia okertuz joanen den neurrian, ezinezko izanen zaigu kalean entsaiatu ahal izatea. Momentuz ez digute ziurtatu orain arteko entsaio-gela estalian entsaiatzen jarraitzen ahalko dugunik, eta entsaiatu ahal izatekotan, segurtasun tarteak gora behera, ezingo genuke dantzari guztiekin entsaiatu.
Txikien dantza eskolarekin ere beste hamaika buruhauste.
Heldu diren hilabeteotarako gure helburu bakarra da dantza taldearen jarraikotasunari eusten asmatzea. Astean 3 egun ensaiatzetik egun bakarra ensaiatzera pasako gara, dantzariek irrika izan dezaten astean behineko entsaio horretarako, eta emanaldirik ezean, deustarako entsaiatzeak ekar dezakeen frustrazio hori ekiditeko.
Okerrena da ez dakigula egoera honek noiz arte iraun dezakeen.
2020/05/05
Mila esker Ekaitz, zure ekarpenengatik. Kasken harira, Euskokulturren Angel Ainzibururi bildu genion lekukotasuna eta berak zioenez, 1920-1930 alde horretan utzi zioten kaskak erabiltzeari, izerdiarekin tindua galtzen baitzuten eta arropak ondatu. Hemen bideo hori:
http://www.navarchivo.com/[…]/karakotxak-bolantak-pertsonaiakMiguel Angel Sagasetak bere Luzaideko ddantzak liburuan ere heltzen dio gaiari eta horrela dio 500. orrialdean:
"Garai batean burua kaskarekin estaltzen zuten eta ez bonetarekin. Zoritxarrez, 1922. urte inguruan utzi zen kaska ibiltzez eta haren ordez gaurko boneta ezarri. 1920. urteko uztailaren 18an kaskarekin ari izan ziren dantzan oraindik, Eusko Ikaskuntzaren Bigarren Batzarra zela eta, Iruñeko Zezen Plaza zaharrean antolatutako jaialdian parte hartu zuten Luzaideko hogeita hamasei dantzariak. Geroago, 1959ko ekainaren 7an Luzaiden egin zen Euskal Bestarako egin ziren berriro kaska berriak, baina oso txarrak atera omen ziren. Izerdi hutsez busti orduko aurpegi guztia tindatzen omen zuten, eta ez zuten arrakasta handirik ukan".
2019/10/23
Artikulu sorta ezin interesgarriagoa osatzeko. Baigorrin, Kanbon, Donapaulen, Baionan... ere badira erraldoi konpartsak, Patxik aipatzen duen tradizio berri honen norabidearen erakusgarri.
2019/07/03
Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. Oso eskuzabala izan zen gurekin. Sanfermin Aldapako ezpata-dantzak eta Sanferminetako trokeo-dantzek badute bere zigilutik ere. Badugu ate-joka ditugun Sanferminetako dantzak nori eskaini!
2019/07/03
Gizon ixila eta diskretoa zenez, modu berean joan zaigu Jesus. Hutsune handia uzten du Iruñeko dantzaren eta ohituren mundutxoan. Berak berreskuratutako ondare aberatsa -eta horrekin batera berarenganako oroimen eta esker ona- gure artean geratuko da! Doluminak gertukoei eta Sanlorenzoko danzanteetako lagunei!
2017/06/08
Dantzariaren ezkutuko lanak ere ez al du izugarrizko edertasuna? Oñatzeko korpus dantzarien bideo hau horren adibide!
2017/03/01
Ederra musika!
2016/11/30
Fernando, mila esker erantzuteko tartea hartzeagatik. Irrikaz itxoingo dugu Leitzako kultura taldearen lanaren emaitza eta informazioa igotzen duzuenean gustora hartuko genuke horren abisua. Gu gure aldetik, duela 2 urte atera genuen Olentzero Leitzako ereduai jarraituz eta iaz ere bai, panpina pixka bat dotoretuz:
https://dantzan.eus/kidea/d[…]ntendimentu-gabia-266b-266a Hori da aurtengo asmoa ere. Mila esker berriz, Fernando!
2016/09/23
Ze pena horren aurkikuntza ziragarria izan zitekeena, desilusiotxo horrekin bukatzea...