Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Patxi Laborda Erraldoi tradizioaren inguruan 1

Dokumentuaren akzioak

Erraldoi tradizioaren inguruan 1

2019/10/22 11:25
Erraldoi tradizioaren inguruan 1

Irudia: Patxi Laborda

Nola azaldu hitz gutxitan Euskal Herrian gaur egun dugun erraldoien tradizioa? Euskal Herriak tradizio berezirik dauka? Edo agian tradizio berezi baten sorreraren aitzinean gaude? Tradizioa, nire ustez,  ez da iraganean geratzen den kontzeptu bat, duela ehun urtekoa edo behintzat ez dakit zenbat belaunaldik bedeinkaturik. Abiapuntua dugun Ikuspuntutik tradizioak sortu, garatu eta hiltzen dira, hain zuzen ere bizirik daudelako. Horrela ez balitz, ez ginateke tradizioaz mintzatuko. Beste fenomenoa izango litzateke: “revival”, historian oinarritutako kreazioa..., baina ez dagokion gizartean eta garaian garatzen den tradizio bizi bat.

Nafarroan herri handi gehienek erraldoiak dituzte, Bizkaian eta Gipuzkoan gero eta ugariagoak dira, eta gutxiago bada ere, Araban atzematen da haien zabalkundea. Eta Euskalherrian dauden buruhandi “guziek” kolpeak ematen dituzte, eta erraldoi “guziek” dantzan egiten dute. Betidanik izan da horrela edo gaur egungo fenomeno baten aurrean gaude, berriki sortu den tradizio bat?

Iruñeko erraldoiak
Iruñeko erraldoiak.

Halaxe da, idazki honetan aztertzen dugun tradizioa “berria” da. Ezagutzen dugun moduan duela 40 urte inguruko tradizioa dugu. Hala ere, gaur egun erraldoi konpartsa bat sortzean, pentsaezina litzateke dantzarik gabeko erraldoiak irudikatzea. Are gehiago, 2019an Euskal Herriko konpartsa gehienek aurretik koreografiatutako dantzak egiten dituzte. Euskal Herriko erraldoien ikurra bilakatu ei da koreografiak egitea eta horrela ez balitz, konpartsa batek ez balu halakorik egingo, hutsune moduan ikusiko genuke, horren barneratuta daukagu aurretik sortutako dantzen egitura. Tradizio berria gurean, ez, berriz, beste tokietan, non koreografiak (une zehatzetan, hori bai) egin izan dira. Hori da gaurko egoera, baina beti ez da horrela izan, jakina.

Alde batetik hainbat herrirekin konpartitzen dugun tradizioa daukagu: erraldoiak ateratzearena, eta beste tradizio bat edo tradizio beraren ezaugarri berezi bat gu geuk garatu duguna: dantzatzeko era.

Hurrengo atalak:

    Dokumentuaren akzioak

    2019/10/23 11:35
    Artikulu sorta ezin interesgarriagoa osatzeko. Baigorrin, Kanbon, Donapaulen, Baionan... ere badira erraldoi konpartsak, Patxik aipatzen duen tradizio berri honen norabidearen erakusgarri.

    Erantzun

    Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

    Patxi Laborda

    Patxi Laborda

    Bilbaomusikan Dantza maisu eta Aiko taldeko kidea