Dokumentuaren akzioak
Erraldoi tradizioaren inguruan 7: Koreografiak
Eta nolako koreografiak egiten dira?
Erraldoien konpartsek, funtsean, kalejira edo rigodoiak (6/8) dantzatzen dute, kaleetan zehar desfilatzeko, eta, baltsak (3/4) geldiunetan, edo, neurri txikiagoan, jotak.
Gaur egun errepertorio hori dantzatzeko moduari dagokionez, nahiz eta aldaerak egon, dantzariek erraldoiekin dantzatzen dutenean egiten dutena hurrengo taulan laburbiltzen da, non oinarrizko erritmoa, egiten diren oinarrizko puntuak eta erritmo bera gauzatzeko aldaera bat planteatzen diren. Musika-notek erraldoia dantzatzen duen dantzariaren oinek egiten dituzten puntuak irudikatzen dituzte.
Koreografiak izan daitezke, dantza tradizionalean ohikoa den moduan ―nire ustez, erraldoien dantzak ere dantza tradizionalak dira―, esaldiari egokitutako urratsak: esaldia aldatzen denean, pausoen sekuentzia aldatzen da. Sekuentziak, oro har, lau edo zortzi konpaseko taldeetan egituratzen dira.
Azkenaldian ugaritu egin dira koreografiak, non esaldia ez da erreferentzia, konpasa baizik, urratsetan eta joan-etorrietan etengabeko aldaketak dituena, oso ikusgarriak, baina, nire ustez, oinarri dugun musika tradizionalaren kontzeptutik ihes egiten dutenak, agian egokiagoak agertokiko ikuskizun baterako. Ados bagaude gure jarduera esparrua musika tradizionala dela, ez dut uste zentzugabea denik pentsatzea dantza tradizionala gidatzen duten arauak direla erraldoiekin dantzatzeko erabili behar ditugun berdinak.
Erritmo berriak
Orain hasi dira bide berriak irekitzen musika tradizionalaren erritmo berriak dantzatzeari dagokionez, beste leku batzuetan jada landutako bideak, eta, zalantzarik gabe, ditugun erraldoien dantzen panorama aberatsa are gehiago aberasten lagunduko dutenak. Erraldoiek polkak, fandango, arin-arin, jauziak, mazurkak, tangoak, habanerak… dantza ditzakete, betiere genero horien musikaren azentuak erreferentziatzat hartuta, izan ere, erraldoiak azentu horiek behar ditu dantzatu ahal izateko. Lan interesgarria litzateke aldaera erritmikoak formulatzea, errepertorio anitza erraldoien ezaugarrietara egokitzeko.
Erraldoiak etorkizunera dantzan
Hau da, laburbilduz, Euskal Herrian erraldoiek koreografiak dantzatzen dituzte, tradizio gaztea baina atzera bueltarik ez duena, sakonki sustraitua, eta etengabeko bilakaeran.
Aintzatespen eta onarpen handia dute, eta gaiteroen konplizitatea dute, fenomeno hori orokortzeko elementu aktiboak baitira. Konpartsa bakoitzak bere dantza modua bilatzen du, eta bidean forma berriak sortzen dira (inoiz berriak ez direnak); horietako batzuk urteen poderioz sustraituko dira, eta beste asko loratu gabe lehortuko dira, edozein tradiziotan gertatzen den bezala.
Edozein modutan, ziur nago etorkizunean Euskal Herriko erraldoiek dantzan jarraituko dutela, Euskal Herrian haien azpian gaudenak ez baikara erraldoien eramaileak, dantzariak gara.
Bibliografia
- COMPARSAS DE GIGANTES Y CABEZUDOS. Ignacio Baleztena. Navarra Temas de Cultura Popular 3. 1987
- LOS GIGANTES DE PAMPLONA. Caja de Ahorros Municipal de Pamplona. 1984
- La COMPARSA DE GIGANTES Y CABEZUDOS DE PAMPLONA. 150 AÑOS DE RECUERDOS. Ayuntamiento de Pamplona. 2010
- GIGANTES Y CABEZUDOS EN BIZKAIA. Iñaki Irigoien, Jon Gaminde. Fundación BBK, 1999
- GIGANTES DE NAVARRA. Unai Lako, Aitor Calleja. EGN comunicación. 2010
Aurreko atalak:
- Erraldoi tradizioaren inguruan 1
- Erraldoi tradizioaren inguruan 2: Iraganeko kontuak
- Erraldoi tradizioaren inguruan 3: Zergatik koreografiak?
- Erraldoi tradizioaren inguruan 4: Iruñeko erraldoi konpartsaren eredua
- Erraldoi tradizioaren inguruan 5: Gaita eta gaitariak
- Erraldoi tradizioaren inguruan 6: Erraldoien egiturak
Artikulu honen eta aurreko atalen erdarazko bertsioa Dantzariak aldizkarian argitaratu zen, 63. alean.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Patxi Laborda
Bilbaomusikan Dantza maisu eta Aiko taldeko kidea