Orain arteko ekarpenak
Buñuel-endako gidoia
2007/03/03
Duela hilabete edo, AEK-ren deia jaso genuen Korrika -ren bukaerako jai-egunean parte hartzeko (Apirilaren 1ean, Iruñean). Dantza saiotxo bat goizez eta beste bat arratsaldez, Iruñeko beste dantza talde batzuekin batera. Baietz erantzun genien, nola ez. Aste honetan, gauzak lotzeko garaia heltzen ...
Nora?, nora? gure Olentzero,...
2006/12/20
Azken egunotan Olentzerori buruzko hainbat testu irakurtzen ari gara hedabideetan. Atzo bertan, Xabier Etxabe-k, dantzan.com-eko posta zerrendara horietako 3 bidali zituen esanguratsu zirelakoan: "1. Oier Araolaza-k Argian idatzitakoa , Mari Domingi (Olentzeroren "laguna") eta beste ohitura berri...
Hitzaldien karietara, eztabaidarako 2 gai
2006/12/01
Joxemielek hitzaldia bukatuta gauza oso interesgarriak bota zituen eta aparte jartzeko adinako pisua badutela iruditu zait: Gaur-gaurkoz dantzari ez zaio garrantzirik ematen instituzioetatik.
Nafarroako adibidea jarri zuen Joxemielek: Nafarroako dantza talde
guztiek huelga eginen balute haien ego...
Dantzaren erreforma Euskal Herrian
2006/11/30
Nafarroako EDB-k antolatutako hitzaldietan bigarrena (edo hirugarrena, nondik begiratzen zaion) Joxemiel Bidador-ena izan zen. Bilboko udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno saria irabazi zuen 2005. urtean " Dantzaren Erreforma Euskal Herrian " saiakerarekin eta hain zuzen, liburu horren inguruko...
Arrateko Amaren dantzak. XXI, menderako tradizio bat
2006/11/28
Aurreko mezuan esan bezala, Oier Araolaza-k 2 zatitan banatu zuen azaroaren 18-ko bere jarduna. Mezu honetan bigarren hitzaldiko edukiak laburtzen saiatuko naiz. Jakinen duzuenez, duela 2 urte tradizio berri bat abiatu zuen Eibarko Kezka dantza taldeak : Arrateko Amaren dantzak. Dantza hauek ez...
Gipuzkoako dantzak. Dantza-maisuen ondarea
2006/11/26
Aurreko mezuan agindu bezala, hona hemen Oier Araolaza k 2006ko azaroaren 18an Iruñean emandako hitzaldiaren kronikatxoa-edo. Hanka sartzeren bat egotekotan zuzenduko nau berak. Iaz bezala, aurten ere, Nafarroako EDBk hitzaldi sorta antolatzea erabaki du. Azaroan 2 hitzaldi izan dira eta urtarril...
Dantza postmodernoa
2006/11/20
Larunbatean hitzaldia eman zuen Oier Araolaza k Iruñean, Nafarroako EDB k antolatuta (saiatuko naiz aste honetan, egon ez zirenendako nolabaiteko kronika egiten). Gipuzkoako dantzen inguruan solastu zen: dantza maisuak, dantzen garapena, Eibarko Arrateko Amaren dantzak ,... baina baita kontu o...
Mairuen festak eta Mahoma
2006/10/05
Kalapita ederra sortu da azkenaldian kristauen eta musulmandarren artean, Mahomaren karikaturak direla-eta, aita-saintuaren adierazpenak direla-eta,... Asaldatuta omen daude musulmanak. Haserre horrek eraginak izan ditu dagoeneko kultur munduan ere. Aurrekoan irakurri nuen Mozart-en "Idomeneo" ...
Otsagabiko jaietan
2006/09/11
Betidanik izan diot maitasun berezia Otsagabiari eta bertako dantzei (horregatik goiko Bobo-ren argazkitxoa). Haurra nintzelarik herrira, Irunberrira, etortzen ziren Otsagabiko danzanteak , jaietan haien dantzak erakustera (erakustera, ez irakastera). Gero dantzari egin nintzenean, eta enperadorea...
San Lorenzo en la parrillaaa...
2006/08/10
Iruñean 3 festa nagusi daude: San Ferminak, San Fermin txikiak eta San Lorenzo kaleko festak. Azken hauek gaur dira. Festa parte-hartzaileak, San Lorenzo kaleko herritarrek antolatutakoak, giro apartadun festak. Aurten 51. aldiz ospatuko dira. Korporazio berezia dute bizilagunek, argazkian ikus da...
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Hemen da Agoizko dantzarien egutegia
2008/11/23
Ba lastima euskal dantza bere ghettotik ateratzeko modua ipurdia erakustea bada. Hemen dantza proiektuak behar dira egutegiak baino gehiago.
Anonimoak - Kalaxka hotsak La Vijaneran, urteko lehen inauterian
2008/01/08
Santurtzin ikusi genituen pertsonai horiek guztiak, urria amaieran, baina bere kontestuan askoz ere ederragoa da Silio-ko ihauteria.
Anonimoak - Folklore erakundeen izena eta izana
2007/11/19
Kronika luzea izanda ere, gauza asko eta interesgarriak geratu zaizkit zakuan. Akaso jardunaldietan hizlari edo entzule gisa egon zinetenok plantea ditzazkezue kronika guztion artean aberastuz.
Anonimoak - Zaldibia-Iruñea oinez orain 150 urte bezala
2007/10/10
Ez da erronka makala, halako mendi martxaren ondotik gipuzkoako dantzen emanaldi bat eskaintzea. Ideia oso polita da. Iruñea aldeko hedabideekin harremanetan jarri al zarete, jendeak [...]
Anonimoak - Dantzaren Nazioarteko Eguna 2007
2007/04/25
Barañaingo Auditorium-ak ere prestatu du egitarau berezia egun horretarako (apirilaren 29an). Helbide honetan informazio gehiago: http://www.auditoriobaranain.com/fitxak/diainternazionaleusk.htm
Anonimoak - Nafarroako Dantzari Eguna Irurtzunen
2007/04/20
Nik bertan egoterik izanen ez dudan arren, zorionak eman nahi dizkiet Orritz taldekoei zein laguntza eman dien NEDBri antolatu duten egitarauagatik. Den dena ongi atera [...]
Anonimoak - Mozorrotzeen kronika bat
2007/02/21
Oso kronika polita Oier. Ni igandean Lesakara joatekotan izan nintzen, baina futbola zegoen eta ezin. Atzo Goizuetara joatekoa nintzen, baina gurasoak oporretatik bueltan zetozen eta [...]
Anonimoak - Morris dantzak, jatorria eta metafora
2007/01/26
Ados. Urbeltz-ek egin duena bezalako lan mardula (edo beste hainbat lan mardul) esaldi batean laburbiltzeak, noski, horrelako esaldi "karikaturizatuak"-edo asmatzeko arriskua dakar. Zenbaitek gainera, horrelako [...]