Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta Mairuen festak eta Mahoma

Dokumentuaren akzioak

Mairuen festak eta Mahoma

2006/10/05 09:30

Kalapita ederra sortu da azkenaldian kristauen eta musulmandarren artean, Mahomaren karikaturak direla-eta, aita-saintuaren adierazpenak direla-eta,... Asaldatuta omen daude musulmanak.

 
Haserre horrek eraginak izan ditu dagoeneko kultur munduan ere. Aurrekoan irakurri nuen Mozart-en "Idomeneo" opera erretiratu dutela Berlingo Deustche Opera-tik, Mahomari irain egiten diolakoan, eta badaezpada. Gugandik gertuago egon daitezkeen kasuak ere badira (geografikoki eta kultur alorrari doakionez).

Valentzia aldean famatuak dira mairu eta kristauen arteko borrokak gogoratzen dituzten jaiak. Eta hauetan ere hasi dira aldaketak egiten errespetuz edo auskalo.



El Pais-ek  hau argitaratu du.

Badakit ez dela gauza ber-bera, baina Euskal Herrian ere baditugu mairuak protagonistatzat dituzten jai ezberdinak, Antzuolako mairuaren alardea kasu (ziur gehiago egonen direla -edo egon izan direla-, barka nire ezjakintasuna).



Guganaino helduko al dira mairu eta kristauen arteko gerra moderno hauen ondorioak?

(Portzierto, baten batek ba al daki musulmanek ba ote duten kristauak protagonistatzat hartzen dituzten jairik?)

*Joxe Aranzabal-ek ere idatzi du honen inguruan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.