Hemen da Agoizko dantzarien egutegia
error while rendering plone.documentbyline
Maite, Iker, Imanol, Josu, Mikel, Izaskun, Irune, Nerea, Aitziber eta Josu dira ETB2ko "El Calendario del año" programara aurkeztu diren Agoizko dantzariak. Lehiaketa irabaziz gero Dantzari Egun bat Agoitzen antolatzeko ilusioa dute. Dantzari arropekin erdi-jantzita erdi-biluzik ageri dira egutegian.
Argazkiak egiteko Ekai herrira jo zuten. Lucho Renfijo argazkilari peruarrak egin dizkie argazkiak. Luzaideko dantzak, Gipuzkoako zinta-dantza edo Cortes-ko makil-dantzak egiten ari diren itxura hartzen da argazki batzuetan.
Horra Agoizko dantzarien egutegiko sei argazkiak:
Urtarrila-Otsaila

Martxoa-Apirila

Maiatza-Ekaina

Uztaila-Abuztua

Iraila-Urria

Azaroa-Abendua
