Arkaitz Añorgako dantzariak nagusi Cantonigrós-en
10 minutuko bi emanaldi eskaini behar zituen talde bakoitzak. Añorgako dantzariek Gipuzkoako dantzen sorta bat eskaini zuen lehen zatian: Agurra, San Joan Dantza, Belauntxingo, uztai-dantza eta zinta-dantza. Bigarren zatian Luzaideko dantzak aurkeztu dituzte Arkaitz taldekoek. 12 talde aurkeztu dira dantza taldeen lehiaketara, tartean Euskal Herriko beste ordezkari bat, Iruñeko Muthiko Alaiak taldea.
Epaimahaiak 331 eta lehen saria eman dio Arkaitz Añorgako dantzariak taldeari. 500 Euroko saria eskuratu dute euskal dantzariek. Bigarren sailkatua Sardiniako Quartiere Villanova taldea izan da 328 punturekin. Muthiko Alaiak taldeak 253 puntu eskuratu ditu eta 11. postuan sailkatu da. Katalunia, Nepal, Bulgaria, Indonesia, Eslobakia, Lituania eta Georgiako taldeak lehiatu dira euskal dantza taldeekin batera.
Beraz, Cantonigrós-eko jaialdiaren 25. urteurrenean berriz ere euskal dantza talde bat izan da garaile Kataluniako lehiaketa horretan. Lehen ere oso emaitza onak eskuratu izan dituzte euskal dantza taldeek bertan:
1984 - 1. Koruko Ama Birjinaren Eskola (Donostia)
1986 - 1. Muthiko Alaiak (Iruñea)
1987 - 2. Kemen Dantza Taldea (Irun)
1989 - 3. Aitzindari Dantzari Taldea (Altsasu)
1998 - 2. Muthiko Alaiak (Iruñea)
2003 - 1. Ereintza Dantza Taldea (Errenteria)
2006 - 2. Alkartasuna Dantza Taldea (Pasai Antxo)
Horrez gain asko dira lehiaketa honetan parte hartu izan dutenak: Kresala Euskal Dantza Taldea (Donostia), Mungiako Alkartasuna Dantza Taldea, Sahatsa Dantza Taldea (Azkoitia), Murixka Euskal Dantza Taldea (Lezo) eta Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi).