Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta Nora?, nora? gure Olentzero,...

Dokumentuaren akzioak

Nora?, nora? gure Olentzero,...

Azken egunotan Olentzerori buruzko hainbat testu irakurtzen ari gara hedabideetan. Atzo bertan, Xabier Etxabe-k, dantzan.com-eko posta zerrendara horietako 3 bidali zituen esanguratsu zirelakoan:

"1. Oier Araolaza-k Argian idatzitakoa, Mari Domingi (Olentzeroren "laguna") eta beste ohitura berri batzuen ingurukoa.

2. Mungian inauguratu berri duten Olentzeroren etxearen inguruko notizia Berria egunkaritik.

3. "El Diario Vasco" egunkarian, Jexux Mari Mendizabal-ek idatzitako artikulua, hiru gairen inguruan: Olentzero (Olentzero-igokaria, batik bat),  euskara traketsa eta kalitatearen Q-a."

Niri Asisko Urmeneta-ren marrazki bikainak deitu zidan arreta, izan ere Olentzero aldatzen ari dela (aldatzen ari garela) bistan da. Merkantilismoa, itxura ona, politikoki zuzena,...

Duela ez asko Pruden Gartziaren beste testu honekin (Olentzero, non zaude?) egin nuen topo. Euskara eta Olentzero alderatzen ditu bertan. Hona bertako pasarte interesgarri bat:

"Baina, poetak esaten zuen bezala, agian geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoa. Edo, behintzat, zati bat. Adibidez, ez da ahanztekoa ere orain dela urte batzuk Gipuzkoako herri txit euskaldun eta txit abertzale batean gertatua: Olentzeroren arrakasta bestelako eskakizun batzuk sustatzeko erabili nahi izan zen, zehatz-mehatz esanda, euskal presoen auzia. Ondorioz, urte batean Olentzero kaiola baten barruan atera zuten kalera, bera ere preso. Bai, ondo irakurri duzue. Imajina ezazue herriko umeek hartu zuten shocka eta guraso asko eta askoren haserrea. Ez dakit historiatxo horren xehetasunik, baina bai ondorioena: handik urte bat edo bira, herrian Olentzero bat eta bakarra egon beharrean, bi sortu ziren, bata instituzionala eta bestea popularra. Herri bat, bi Olentzero. Bapo.

Baina ez ziren penak hortxe amaitu, ez. Hurrengo etapa bi Olentzeroren arteko borroka izan zen, desfilearen ordutegia eta ibilbidea zirela-eta. Finean, urte batean behintzat, herriko plaza bakarrean (herri horrek plaza bakarra du) umeek bi Olentzero ikusi ahal izan zituzten batera, bata izkina batean, bestea bestean. Ez dakit posible ote den hondamendi handiagorik imajinatzea, baina zinez diotsuet, hau ez da txiste txar bat, hau benetan gertatua da. Pentsa ezazue herri horretako umeengan eta beraien gurasoengan".

 Argazkiak (atrebentziaz) Juan Luis-i hartuak.

Bada Iruñean ere horretatik asko gertatu izan da. Olentzero-ren hasierako esanahia aldatzea, Olentzero aldarrikapenetarako erabiltzea, Olentzero "ofizialaren" aurkako jarrerak,...

Eta gero gerokoak.

Eta inork ez nazala gaizki ulertu. Ez ditut urtero-urtero Olentzero antolatzeko lana hartzen dutenak kritikatu nahi, eta ez naiz, inondik inora ere, Iruñeko udalaren jarrera nazkagarria justifikatzen ari.

Baina "poetak esaten zuen bezala, agian geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoa. Edo, behintzat, zati bat"

Dokumentuaren akzioak

Xabi
2007/01/06 19:26
Nire herrian ere Olentzero bi ditugu: bata Ikastolarena eta bestea Eskola Publikoarena. Bata goizean ailegatzen da herrira eta bestea atsaldean.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.