Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta San Lorenzo en la parrillaaa...

Dokumentuaren akzioak

San Lorenzo en la parrillaaa...

2006/08/10 12:30

Iruñean 3 festa nagusi daude: San Ferminak, San Fermin txikiak eta San Lorenzo kaleko festak. Azken hauek gaur dira. Festa parte-hartzaileak, San Lorenzo kaleko herritarrek antolatutakoak, giro apartadun festak. Aurten 51. aldiz ospatuko dira.

Korporazio berezia dute bizilagunek, argazkian ikus daitekeen gisan.

Dantzak ere paper garrantzitsua du gaurkoan. Izan ere, Iruñeko dantza taldeetako bik kale honetan dute egoitza, Iruña Taldea-k eta Ortzadar-ek (Beno, Ortzadar-ek Descalzos kalean du, baina San Lorenzo kalearen jarraipena da). Biek dantzatuko dute gaur. San Lorenzoko danzanteek ere emanaldia eskainiko dute, normala denez.

Hona hemen egitaraua:
13:00 Txupinazoa eta Ortzadar dantza taldearen emanaldia.
17:30 Haurrendako jokoak.
18:45 Iruña Taldearen dantza emanaldia.
19:15 Meza. Ondoren ardo eta "relleno" dastaketa.
20:00 San Lorenzoko danzanteen emanaldia.
22:00 "Auto-kudetutako" afaria.
00:00 Jarauta 69 Txarangarekin, parranda.
04:00 Jota.

Jotak hala dio:
San Lorenzo en la parrillaaaaa,...
Les gritaba a los judíoooos,...
"Dadme la vuelta cabroneeees,
que tengo loooos huevos fríoooos.


Bertan elkar ikusiko dugu!


Tagzania: lusarreta

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.