Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea

2012/12/12

Otsondotik jaitsi eta Urdazubira ezker hartzeko, Senperera Herri urratsera joateko, txikitan dentistara Hazparnera joateko... hainbatetan tokatu zaigu Dantxarineatik pasatzea, Nafarroatik Lapurdirako bidean. Dantzariok badugu gure herria propioa ere! pentsatu izan dut holakoetan. Ba ote dute beste nonbaiteko dantzariek haiei eskainitako herri bat? Asteburuan berriz ere pasa naiz handik eta beste galdera bat etorri zait burura. Dantxarinea bai... baina zer dantzariren etxea izanen da -enea hori? Gaur interneten pixka bat arakatu eta bilatu ditut datutxo batzuk. Agian ezagunak izanen dira, baina niretako berriak dira eta hemen bildu eta partekatzea otu zait.

Gehiago irakurri 4

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

2012/09/20

Laugarren urtez karrikaratuko ditu Duguna dantza taldeak heldu den igandean, irailak 23, San Fermin aldapakoaren dantzak.

Gehiago irakurri

Biba Xune!!!!

2011/11/21

Gaurkoan ez nator dantzaz hitzegitera. Lehen banuen bestelako gaien inguruan solasteko beste txoko bat, baina hau da gelditzen zaidan bakarra eta barkatuko nauzue. Larunbatean Gartxot , Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren animaziozko filma ikusten izan nintzen. Dagoeneko banuen ikus eta senti ne...

Gehiago irakurri

Iruñeko erraldoien 7 jauziak

2011/07/21

Bitxikeri bat gaurkoan! Iruñeko erraldoien dantza errepertorioa kalejirek eta balts-ek osatzen dute batez ere. Noizean behin bada dianak eta rumbak dantzatzen dituenik ere (Afrikako erregeak eta Amerikako erreginak, noizbehinka). Iaz konpartsaren 150. urteurrena ospatzeko mutil-dantzekin, mazurk...

Gehiago irakurri

Txapelketak, eredu sortzaileak (baita San Ferminak iragartzeko kartelen kasuan ere)

2011/04/07

Irakurri izan dizkiot Oier Araolaza ri dantza eta bertso txapelketen inguruko bere iruzkinak , lehenago ere eta duela gutxi ere bai, bertsolarien jardunaldien karietara. Horietan, bere argudio nagusietako bat izaten da txapelketak "ereduak sortzeko, hedatzeko eta ezartzeko makinak" direla. "Txap...

Gehiago irakurri

Lotuneak: Okzitaniako inauterietatik San Ferminetara

2011/02/15

Aspaldian deus idatzi gabe eta gaur animatu naiz berriz. Jose Luis Ansorena k Txistulari aldizkarian idatzitako " Procedencia de algunas melodías populares vascas " artikuloan zera irakur dezakegu: ...Entre los colectivos que influyeron en la introducción de melodías exóticas en nuestra mús...

Gehiago irakurri

Lotuneak: Ekialdeko arin-arinak

2010/05/12

Beste bitxikeri baten berri gaurkoan. Gure plazetan gehien dantzatzen den dantza bikotea dugu fandangoa eta arin-arina edo, kopla izatekotan, jota eta porrusalda. 2/4 erritmoa duten arin-arin edo porruari erreparatuko diegu gaurkoan, izan ere, parekotasunak topatu baititugu hemengo eta ekialdeko ...

Gehiago irakurri

Amorenaren kimuak

2010/04/14

Atzo eman zituzten prentsaurrekoan Iruñeko erraldoien 150. urteurrena ospatzeko eginen diren ekitaldien berri. Batean eta bestean pilatutako informazioa ekarri nahi izan dut hona. Konpartsa Iruñeko auzoetan Iruñeko alde zaharra eta zabalguneak izaten dira erraldoi, kiliki eta zaldikoen...

Gehiago irakurri

Iruñeko erraldoiek gaur 150 urte?

2010/03/31

Gaurko egunez, duela 150 urte, Tadeo Amorena zenak Iruñeko udalari gutun bat idatzi zion: "El que suscrive maestro pintor becino de Pamplona y con el debido respeto a V.S. espone: Que ace algún tiempo formé la idea de presentar un proyecto para la construcción de unos Gigantes nuevos del mismo...

Gehiago irakurri

Lotuneak: The Galway piper - La Matelote - Matelota

2010/03/29

Aurreko astean bideo hau zintzilikatu zuten dantzan.com-en. Bertan Vallée d'Ossau-ko (Bèarn) dantza zenbait azaltzen dira eta horien artean, Lou Peyrotou izena duena (1:27 minutuan). Bideoa ikusita, lotuneen beste adibide baterako aukera ikusi nuen. Dirudienez, Lou Peyrotou dantza horren baita...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/13

Nik ere maskaradak erabiltzen ditut, pluralean, diozun bezala, zenbait hilabetez igandero errepikatzen direlako.

Zuberoako lagun bati galdetu diot ia berak nola esaten duen eta hau bildu dit: Urte bateko maskaradei buruz hitzegiterakoan, edo maskaradei buruz, orohar, pluralean: "Aurtenko maskaradak ikusi dütützüa?".

Egun zehatz bateko maskaradari buruz ari bagara berriz, singularrean "maskaradala bazoaza arresti hontan?"

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak

2013/02/13

Askotan entzun izan dut, dantzari gazteok, hain zuzen gure ikasketa prozesuaren amaierara heltzean eta benetan dantzaz gozatzen hasten ahal garenean uzten diogula gure dantzari ibilbideari, 25 eta 30 urteko bitarte horretan. Gure taldean horrela gertatu izan da denbora luzez. Azkenaldian, aldiz, gauza bat edo beste, adin bateko dantzariak biltzen ari zaizkigu berriz ere dantzara. San Lorenzoko danzanteetan ari direlako batzuk, Ezpata-dantzara bildu zaizkigulako beste multzo majo bat... taldearen zenbait ohiko emanaldietan ere gurekin aritu izan dira eta hori, edonondik begiratuta ere aberastasun bat da niretako. Dantzatzeko soltura, grazia eta bestetik, taldean beharrezko denerako esperientzia eta lanerako gogo desinteresatua! Baloratzen eta estimatzen jakin beharreko zerbait, zalantzarik gabe!

Aritz Ibañez Lusarreta on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan

2013/02/01

Behin baino gehiagotan gai bera edo antzekoa izan da solasgai dantzan.com-eko foroan:

Dantzaren jaotorriaren berari buruzko dudak: http://comments.gmane.org/[…]/1132
Bateleren dantzaren doinuak letrarik ba ote zuen: http://article.gmane.org/[…]/match=batelerak
Karlos Irujok emandako azalpen interesgarri batzuk ere: http://article.gmane.org/[…]/match=batelerak

Argigarri izan daitezkeelakoan...

Aritz Ibañez Lusarreta on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/28

Zorionak Dantzan.com-eko lagunok! Merezitakoa zinez!

Aritz Ibañez Lusarreta on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Akats txiki bat da... maskaradak otsailaren 10ean haste badira Gamere-Zihigan, otsailaren 3koa Arrokiagan aldatu beharko da!

Aritz Ibañez Lusarreta on Oñati: Corpus Christi 1965

2012/12/21

Ze irudi ederrak! Eta ez nien apostoluen eta San Migelen irudiei sobera erreparatu orain arte... ederragoa egiten zait Urbeltzen apostoluen soka-dantza bera ere!

Aritz Ibañez Lusarreta on Lantzeko zortzikoaren bideo tutorial bat: baina Lantzen ez da horrela egiten, ez?

2012/11/23

Julian Beunza da Lantz-eko azken euskaldun-zaharra. Harribitxi bat, bera eta bere txistualdia.

Eta ez hau! http://www.youtube.com/watch?v=qM5PDzZrGbU La madre del cordero!

Aritz Ibañez Lusarreta on Lantzeko zortzikoaren bideo tutorial bat: baina Lantzen ez da horrela egiten, ez?

2012/11/21

Albistean esaten dituzuen horiez gain (patroi erritmikoa, estiloa, desplazamendua...) badago beste alde bat "orokortua" dagoen zortzikoaren eta Lantz-en dantzatzen dutenaren aldean. Lantz-en musikaren esaldi ez-pareetan ohikotzat dugun bigarren urratsa egiten dute (hau da, atzerakako pausoa, nolabait esatearren), eta esaldi pareetan aldiz, bestea (3 itzuli egiten dituena).

Alegia, atzerako pausoarekin hasten direla dantzan Lantzen, Baztanen ez bezala (http://www.youtube.com/watch?v=D4p9Fi7tIKw). Nire ustez jendeak nahastu egiten ditu baten musika (Lantzekoarena) eta bestearen dantzatzeko manera (Baztangoa), urratsen ordenari doakionez behintzat.

 Guri Eder-ek erakutsi digu hori eta honen harira ere izan dugu ima-mikaren bat hortik. Bideoak begiratzea baino ez dago!

Aritz Ibañez Lusarreta on Botila-dantza edo godalet-dantza salamankarra

2012/11/20

Ufa, bikaina! Ia Xiberoko xirulariak noiz animatzen diren (edo animatu izan badira, grabatzen duten)godalet dantza dantzatua eta musikatua egiten, ber momentuan!