Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
Bost ataletan, prentsa idatzian, irratian, telebistan, publizitatean eta interneten, banatzen dira sariak, eta Usurbilgo Atxega jatetxean euskal kulturaren alorreko ordezkaritza zabala bildu da 2013ko Argia Sarien banaketarako. Bi saritu izan dira aurten Internet alorreko Argia Sarian: Bertsoa.com eta dantzan.com. Hauek izan dira banatu diren Argia Sariak:
- Internet: Bertsoa.com eta Dantzan.com
- Prentsa Idatzia: Edu Lartzanguren (Berria)
- Irratia: Asier Leozen Portobello (Euskadi Irratia) programa
- Publizitatea: Herrira mugimenduak hilaren 12ko manifestaziora begira prestatutako Denbora film laburra
- Telebista: Maddalen Iriartek ETB1en gidatzen duen Azpimarra saioa
- Merezimenduzko Argia Saria: 30 urte bete dituen Euskadi Irratia.

- Argia Sariak 2013 (Argia)
- Saria jasotzerakoan esandako esker hitzak (Dantzing)
Dantzan