Dokumentuaren akzioak
Banatu ditugu 2013ko ARGIA Sariak
Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean banatu dira ARGIA sariak.
Argazkian:
Zutik: Estepan Aldamitz eta Nerea Iriarte (Azpimarra), Arantza Kaltzada (bera joan da Asier Leozen ordez), Maddalen Iriarte (Azpimarra), Felipe Juaristi (Euskadi Irratia), Edu Lartzanguren (Berria), Leire Vila eta Arantxa Uriguen (Dantzan.com)
Makurtuta: Beñat Zarrabeitia eta Amaia Esnal (Herrira); Eneritz Urkola, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi (Bertsoa.com) eta Oier Araolaza (Dantzan.com)
Eskuratu argazkia tamaina handian (2,99 MB)
Xabier Letonaren hitzaldia
Xabier Letona ARGIAko zuzendariak eman du sarrera-hitzaldia. ARGIA.com-eko berrikuntzak, Piztu ezazu Argia kanpaina, Hekimen euskal hedabideen elkartea eta "hedabide publiko eta herri ekimeneko hedabideen finantzazioan dagoen desoreka ikaragarriaz" aritu da Letona. "2012an Eusko Jaurlaritzak 132 milioi jarri zituen EITBko aurrekontuan, herri ekimeneko dozenaka komunikabideren aurrekontuetan 5 milioi", esan du. "Batzuk publikoak dira eta gu ez, baina guk argi dugu, gurea ere zerbitzu publikoa da; eta hizkuntzaren normalizazioari egindako ekarpena bada EITBrena bestekoa, edo gehiago". Gaineratu du EITB eta herri ekimenekoak, biak direla beharrezkoak. "Ez ditut elkarren kontra jarri gura. Ez dut nahi Jaurlaritzak EITBren aurrekontua gutxitu dezan, ez naiz ari hori eskatzen. Baina apurtxo bat logikoagoa irudituko litzaidake 2013an 132-5 izan beharrean, desproportzioa 132-6 izatea".
Bestalde, Joxemi Zumalabe eta iaz utzi gintuen Inma Gomila gogoratu ditu ARGIAko zuzendariak.
Irakurri Xabier Letonaren hitzaldi osoa (pdf)
Irakurri saridunei buruzko epaimahaikideen hitzak (pdf)
Dokumentuaren akzioak