Aurtengo sariak banatu ditu 'Argia' astekariak
Argia astekariak aurtengo sariak banatu zituen atzo Usurbilen.
Internetekoa Dan-tzan.com-eko Oier Araolazak eta Bertsoa.com-eko Jexux Mari Irazuk jaso zuten, Prentsa Idatzikoa Berriako kazetari Edu Lartzangurenek, Irratikoa Asier Leozek Euskadi Irratian egiten duen Portobello programak, Publizitatekoa Herrira mugimenduak hilaren 12ko manifestaziora begira prestatutako Denbora film laburrak, Telebistakoa Maddalen Iriartek ETB1en gidatzen duen Azpimarra saioak, eta Merezimenduzkoa 30 urte bete dituen Euskadi Irratiak. ARGAZKIA: DANI BLANCO
'Argia' astekariak aurtengo sariak, atzo Usurbilen (Dani Blanco)