Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Dantzagela: ikastetxe bat eta dantza konpainia bat elkarlanean

2014/06/20

Dantzagela esperientzia pilotoa da: Deba Garaiko hezkuntza kooperatiba bat (Arizmendi Ikastola) eta Dantzaz , dantza konpainia baten arteko laborategi bat. Erronka, elkarrekin lan egitea, dantza konpainiaren ekoizpen bat eta bertan dauden elementuak oinarri gisa harturik, eta haien erabi...
'Egun batez 25', denontzat ikusgai
2014/06/20

Izango dira hiru urte, taldearen 55. urteurrenaren harira, Bordon dantzaren inguruko lan hau prestatzen hasi ginenez geroztik.
DVD kaxetan bueltaka ibili da, eta, sanjoanak ate joka ditugun honetan, ez zaigu modu hoberik bururatu festak girotzeko, bordon dantzari baten San Joan eguna barru...
San Juan bezperako soka-dantza, astelehenean, Iruñean
2014/06/20

Iaz ekindako bideari jarraikiz, heldu den astelehenean, ekainak 23 eta San Juan bezpera, soka-dantza eginen dugu Iruñeko Arriasko plaza zen lekuan, (Arrotxapeko zubi ondoan). Arratsaldeko 19:00etan San Juanen kantaita abestuko dute neskek eta ondotik, ttunttuneroen doinuari segika, soka-dantza ehu...
Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza
2014/06/19

Dantzan Ikasiren bidez Gaztemundu programarako antolatutako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango da uztailean. Euskal diasporako 25 dantza irakasle Euskal Herrira etorriko dira uztailean hamabost egunez euskal dantza tradizionalean ikastaro trinko bat jasotzera. Eusko Jaurlaritzaren Gaz...
Dantza egin genion gizarte hobe bat lortzeko nahiari
2014/06/16

Larunbata egun betea izan zen Udaberriko kideontzat eta, iluntzean ere, izan genuen oinak astintzeko aukera, gizarte eragileen jaian.
Ziekoko (Araba) dantzekin hasitako emanaldia fandango eta arin-arinarekin amaitu genuen, eta topa egin genuen, ondoren, gizarte hobe baten alde. ...
Lokal berria atondu dugu datozen 20 urteetarako
2014/06/16

Sei hilabeteko auzolanaren ondoren, pasa den ostiralean zabaldu genizkion ateak lokal berriari. Eragile zein udaleko ordezkariekin batera, Udaberrirentzat ezinbesteko izan diren aurreko belaunaldietako kideak ere gonbidatu genituen. Pozgarria izan zen, oso, jendearen irribarreak ikustea.
Agurrar...
Udaberrin ere, euskaraz gara!
2014/06/16

Udalerri Euskaldunen Eguna Tolosan izan zen larunbatean eta, herriko beste hainbat eragilerekin batera, gurea izan zen kaleak girotzeko ardura. Lapurdiko dantza, musika eta jantziak aukeratu genituen hitzordurako, eta kalez kale nahiz plazaz plaza ibili ginen.
Eguerdian, flashmobean ere parte ha...
Dantza talde eredu baten bila
2014/06/13

Dantza taldeak bidegurutzean somatzen ditudan honetan, haietako askok aurreko mendearen bukaeran indartu eta finkatu ziren erreferentziak gidari dituztela eta berriak sortzeko ahaleginean, etorkizunerako baliagarri izango den erreferentzia-sistema baten bila abiatu naiz artikulu honetan. Azken berrogei urteetan eman diren aldaketei erreparatu eta gero, taula batean eredu bat proposatu dut, oso goi-mailakoa, alegia zehaztasunetan batere sartu gabe, hausnarketa bidean dauden taldeentzat baliagarri izango den esperantzan. Hiru ardatz ditu teorizazioak: dantza-irakaslearen inportantzia taldean; dantzarako eta zuzenean jotzen duten musikarien aportazioa; eta taldearen izaera herriko foklorearen baitan, kalerako nahiz plazarako bokazio nabarmenez. Dena dela, eredua huts-hutsean baino, haren inguruko hausnarketa da bilatzen dudana; horretarako, gertuan ikusi eta bizi izan ditudan gertakariak hartu ditut aintzakotzat.
Hartzek ere dantzatzen dute, "dantza deseraikitzen" tailerra Bergaran
2014/06/12

Bergarako Gaztetxeak antolatuta, Xara Sacchi artista eta ikertzaileak "Hartzen ere dantzatzen dute", dantza deseraikitzeko tailerra emango du Bergaran datorren ekainaren 20an. Tailerraren berri emanez honako azalpen testua dator:
" Dantza tradizionaletan sexu-genero sistemarekin lotuta dagoen...
Garazitik Korteseraino 700 dantzari baino gehiago bilduko ditu Nafarroako dantzari egunak
2014/06/11
Hogeita hamasei dantza talde bilduko dira Sakanako herrietan, Lekunberrin eta Irurtzunen larunbat honetan.
Ekainaren 14an, 25. Urteurrena ospatzen ari den Orritz dantza Taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutarik, eta Olazti, Altsasu, Lakuntza, Etxarri-Aranatz, Uharte-Arakil,...