Udaberrin ere, euskaraz gara!

2014/06/16
Udaberrin ere, euskaraz gara!

Udalerri Euskaldunen Eguna Tolosan izan zen larunbatean eta, herriko beste hainbat eragilerekin batera, gurea izan zen kaleak girotzeko ardura. Lapurdiko dantza, musika eta jantziak aukeratu genituen hitzordurako, eta kalez kale nahiz plazaz plaza ibili ginen.

Eguerdian, flashmobean ere parte hartu genuen, Alondigako herri-bazkarian sabela bete aurretik.