Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzaz Dantzagela: ikastetxe bat eta dantza konpainia bat elkarlanean

Dokumentuaren akzioak

Dantzagela: ikastetxe bat eta dantza konpainia bat elkarlanean

2014/06/20 11:55

Dantzagela esperientzia pilotoa da: Deba Garaiko hezkuntza kooperatiba bat (Arizmendi Ikastola) eta Dantzaz, dantza konpainia baten arteko laborategi bat. Erronka, elkarrekin lan egitea, dantza konpainiaren ekoizpen bat eta bertan dauden elementuak oinarri gisa harturik, eta haien erabilpen pedagogikoa bilatzea ezagupen arlo ezberdinetan. Gure dantzariek lagundurik, ikasleek koreografia berri bat sortu dute, tutoreekin beste gaiak lantzen zuten bitartean: Sarrionandia, musika, ingurunea...

Helburuak

  • Dantzaz 20104 dantzagela 10Dantza konpainia eta ikastetxe baten arteko proiektu kolaboratzaile bat egitea.
  • Dantza ezagupen arlo artistikoan baina beste arloetan ere bai presente izatea lortzea.
  • Zentroko irakaslegoa, ikaslegoa, dantzariak eta konpainiaren arduradunekin Ikerketa-ekintza-partehartzailea egitea.
  • Esperientzia prototipatu, hau da, komunikatu, errepikatu eta moldatzeko gaia izatea.

Faseak

1.go fasea: irakaslegoarekiko bilerak. 2013ko iraila-urria
2 fasea: dantzariek ikasleekiko lana 2013ko azaroa (4 saio guztira)
3 fasea: irakaslegoak ekoizpenan dauden materialekiko lana: 2013ko urria-abendua.
4. fasea: ikasleen emanaldia: 2013ko azaroa
5. fasea: konpainiaren emanaldia, 2014ko maiatza
6. fasea: emaitzen aurkezpen publikoa. 2014ko ekaina
7. fasea: zentruko pedagogi proiektuaren aurkezpena. 2014ko iraila

Beste datuak

  • Parte hartu duen ikaslegoa: Lehen Hezkuntzako 5. mailako 9 gela, lau zentro ezberdinetakoak: Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen, guztira 200 ikasle
  • Ekoizpena: NAUFRAGOAK, hondartza eta espazio irekietarako ekoizpena, Josu Mujikaren koreografiarekin, eta Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Ken Zazpi, Jabier Muguruza, Deabruak Teilatuetan-en musikarekin; Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarriturik
  • Emaitzak: Esperientzia hain emankorra eta mamitsua izan denez, momentu honetan geletan lantzeko aste eredu bat sortzeko prozesuan gaude, 2014-15

ikasturtean aztertua izateko, eta 2015-16 ikasturtean zentruko pedagogi proiektuan parte izateko.

 

Erlazionatutako elementuak
Dantzaz Dantzagela 2014

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

dantzaz

dantzaz