Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Euskal Dantzen Jaialdia Durangon

2014/06/04

Tronperri Dantza Taldeak antolatuta Euskalerriko Dantzen Jaialdia ospatuko da Durangon datorren asteburuan. Aurten, XXXII. edizioa ospatuko da eta Euskal Asteko programazioaren barruan kokatzen da, egitarauko ekintza zaharrena izanik. Dudarik gabe, aukera aproposa da zale guztiontzat herrialde desb...
XIX. mendeko dantza argazki ederrak Arrasaten agertu den Mendia argazki fondoan
2014/06/03

Mendia Fondoa izenarekin bataiatu dute Arrasaten aurkitu den argazki fondo ederra, baina ez dakite oraindik nor zen argazkilaria. Mendia familiakoa zen argazkilaria eta hortik izena. 1900 urte inguruko 474 argazki dira, beirazko plaka negatiboak, hainbat argazki eder eta historiko daude, eta tartea...
Haatik Dantza Konpainiaren lan berria.
2014/06/02

Haatik Dantza Konpainiak Ilargiaren Malkoa ikuskizun berriaren lehen emanaldia eskeiniko du ekainaren 6an, Tolosako Leidor antzokian, iluntzeko 20:30ean.
Sarrerak 10 €-ren truke lor daitezke Antzokiko leihatilan, baita Kutxanet bidez ere.
Haatik Dantza Konpainiaren bigarren lana izang...
Ezpalak 2014 honetako oihartzunak
2014/05/30

Aurtengoan ere izan du lekurik komunikabideetan Ezpalak-Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdiak. Bertako eta kanpoko, idatzizko prentsa zein internet bidezko euskarrietan aurkitutako albiste eta oharrak bildu ditugu ondoko estekan.
Koko-marruak aseturik eta baserritarrak pozik
2014/05/29

2014 honetan, eguraldi onak lagunduta eman ditugu koko-dantzak beste urte batez. Baserritarrek eskuzabal hartu gintuzten eta iluntzean herriko kaleetan, jendez inguraturik girotu genituen bazterrak.
Alkartasuna euskal dantza taldearen emanaldi berezia larunbatean
2014/05/26

Alkartasuna euskal dantza taldeak berrogeita hamar urte betetzen ditu aurten. Hala nola, urtero maiatzeko azken larunbatean egiten duten aurkezpena berezia bilakatu dute. Hilaren 31ean izango da, larunbat honetan, eta taldetik pasa diren ia 100 pertsonek parte hartuko dute emanaldian.
Txistularia ezpata-dantzaren gailurrean
2014/05/26
Danbolinteroak protagonista izan ditu Ezpalak jaialdiak, eta azken 30 urtetan Kezka dantza taldearekin hutsik egin gabe izan ditugun bi musikariei, Andoni Altzibar txistulariari eta Iñaki Barua atabalariari, eta haien bidez dantzara begira musikari lanetan aritu diren eta aritzen diren guztiei, gure eskerrona adierazi nahi izan genien dantza saioaren lehen konpasetan. Horra ba argazkia, Andoni Altzibar ezpaten gainean altxatuta, eta ondoan Iñaki Barua atabalaria. Mila esker biei, Kezkako garai guztietako txistulariei, eta dantzarako jotzen duzuen musikari guztiei!
Hango eta hemengo ttunttuneroak elkarrekin
2014/05/26
Hona hemen Ezpalak jaialdian parte hartu duten danbolinteroen argazkia. Duguna eta Kezkakoak faltan, jaialdian parte hartu duten kanpoko ttunttuneroak ikus daitezke Iñaki Zugastiren argazkian.
Amets Bidek, 50. urteurrenean ametsetako bat bete zuen
2014/05/26

500 dantzaritik gora elkartu ziren igandean Amets Bideren 50. urteurrena ospatzeko III. Dantzari Egunean Ordizian.
Ttunttuneroak protagonista, 2014ko Ezpalak jaialdian
2014/05/23

Aurreko asteburuko buhame kontuak utzi eta hatsik hartzeko denborarik gabe kasik, gainean dugu aurtengo Ezpalak jaialdia, bederatzigarrena. Mendetan dantza egiteko musika eskaini izan diguten ttunttuneroei eskainia aurtengoa. Itsasu, Zamora, Cambrils, Stroud (Ingalaterra) eta Berrizko dantzariak eta danbolinteroak izango ditugu jaialdian, Larunbatean, maiatzaren 24an Iruñean eta Igandean, maiatzaren 25ean Eibarren, Kezka dantza taldeko lagunekin elkarlanean.