Txistularia ezpata-dantzaren gailurrean

2014/05/26

Danbolinteroak protagonista izan ditu Ezpalak jaialdiak, eta azken 30 urtetan Kezka dantza taldearekin hutsik egin gabe izan ditugun bi musikariei, Andoni Altzibar txistulariari eta Iñaki Barua atabalariari, eta haien bidez dantzara begira musikari lanetan aritu diren eta aritzen diren guztiei, gure eskerrona adierazi nahi izan genien dantza saioaren lehen konpasetan. Horra ba argazkia, Andoni Altzibar ezpaten gainean altxatuta, eta ondoan Iñaki Barua atabalaria. Mila esker biei, Kezkako garai guztietako txistulariei, eta dantzarako jotzen duzuen musikari guztiei!

Txistulariei omenaldia Ezpalak 2014 jaialdian. Eibarko Astelena frontoian, ezpata-dantzariek Andoni Altzibar altxatu dute ezpaten parrilla gainean. Goian Andoni Altzibar txistularia eta behean Iñaki Barua atabalaria ageri da. Eibar, 2014-05-25. Argazkia: Iñaki Zugasti.