Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Ttunttuneroak protagonista, 2014ko Ezpalak jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Ttunttuneroak protagonista, 2014ko Ezpalak jaialdian

2014/05/23 08:18
Aurreko asteburuko buhame kontuak utzi eta hatsik hartzeko denborarik gabe kasik, gainean dugu aurtengo Ezpalak jaialdia, bederatzigarrena. Mendetan dantza egiteko musika eskaini izan diguten ttunttuneroei eskainia aurtengoa. Itsasu, Zamora, Cambrils, Stroud (Ingalaterra) eta Berrizko dantzariak eta danbolinteroak izango ditugu jaialdian, Larunbatean, maiatzaren 24an Iruñean eta Igandean, maiatzaren 25ean Eibarren, Kezka dantza taldeko lagunekin elkarlanean.

Zer ginateke dantzariok ttunttunerorik, txistularirik gabe?

Hala, haiei eskaini nahi izan diegu 2014ko Ezpalak jaialdia. Baina Euskal Herrian ezezik europako hainbat txokotan badira 3 zulodun xirula eta danborra jotzen duten musikariak eta horietako batzuk gurean entzuteko eta ikusteko parada izanen dugu asteburuan, haiekin batera helduko diren dantzariekin batera. Itsasutik Xabier Itzaina xirularia etorriko da Ataitze dantza taldeko dantzariekin, Berriztik German Aldekoa txistularia San Lorenzo dantza taldearekin, Cambrils-etik Angel Vallverdu, flabiolairea ball de bastons taldearekin, Zamorako Muelas del Pan-eko dantzariekin Mario Martinez Roncero tamborileroa eta Ingalaterrako Gloucestershire-tik Stephen Rowley pipe and tabor ingelesa jotzen duen taborer-a Alex Merry dantzariarekin.

Hauxe izanen da programa:

  • 12:00: Kalejira Estafeta karrikatik abiatuta, Burgoen plazaraino
  • 12:30 Ezpalak jaialdia Burgoen plazan (eguraldi kaxkarra bada, Mañuetako frontoian eginen dugu jaialdia)


Eta hauexek jaialdian izango ditugun taldeak:

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.