Ataitze dantza taldea – Itsasu (Lapurdi)
Ataitze Itsasuko (Lapurdi) dantzarien multxoa da. Lapurdi barnealde eta Baxenabarre hurbileko dantzak ditu oroz gainetik begiratzen eta lantzen, bai eta Euskal Herriko bertze zonbeit ere.

Xabier Itzaina (1971) itsasuarra da eta herriko dantzarien laguntzen dabila tamborin (xirula- ttunttuna) gisa. Ofizioz unibertsitateko ikerlea da. Dantza erakasle bezala arizana da luzaz Itsasun, herriko haur eta gazteekin. Soinulari eta dantzari lagunekin batera, Lapurdi-Baxenabarren galtzear zagoen xirula-ttunttunaren ohiduraren zaintzen bermatzen da, bere heinean.