Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)
Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du. Izan ere, horixe baitu bere xede nagusia, Iruñeko dantza-ekitaldiak sendotu eta bultzatzea.
Ttunttuneroei eskainitako jaialdi honetan Duguna dantza taldeko dantzari eta txistulariek bi dantza eskainiko dizkigute: alde batetik, nagusiek irailaren bukaera aldera San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza eginen dute, txistuaz eta atabalaz lagunduta. Bestetik, txikien taldeko umeek “buhameak” pieza eta Zuberoako makil-dantza dantzatuko dute, xirularen eta atabalaren doinuaz.
Iñaki Sagardoi, Eiande Aranburu eta Julen Leuza gazteak ariko dira txistulari, txirulari eta atabalari.