Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ttunttuneroak protagonista, 2014ko Ezpalak jaialdian

2014/05/23

Aurreko asteburuko buhame kontuak utzi eta hatsik hartzeko denborarik gabe kasik, gainean dugu aurtengo Ezpalak jaialdia, bederatzigarrena. Mendetan dantza egiteko musika eskaini izan diguten ttunttuneroei eskainia aurtengoa. Itsasu, Zamora, Cambrils, Stroud (Ingalaterra) eta Berrizko dantzariak eta danbolinteroak izango ditugu jaialdian, Larunbatean, maiatzaren 24an Iruñean eta Igandean, maiatzaren 25ean Eibarren, Kezka dantza taldeko lagunekin elkarlanean.

Pierra Aguer, "Garat", Basaburian Arhanen bizi den Ziberuko dantzez mintzo

2014/05/22

"La Danse Basque" (1981) liburuan argitaratu zen Pierra Ager "Garat Arhan" dantzari, dantza-maisu eta atabalari zuberotarrari Thierry Truffaut eta Errekaret apaizak egindako elkarrizketa hau. "Un temoignage: M. Aguer-Garat (danseur souletin)" izenburuarekin argitaratu zen, eta bertan Zuberoako dantza eta dantzariei buruzko hainbat kontu interesgarri kontatzen ditu.

Aukera badugu plazan, bestela frontoian

2014/05/22

Dantza tradizionalak berezko eremu naturala plaza, kalea, duela sinesten dugu eta Ezpalak jaialdia plazara begira antolatzen dugu. Eszenatoki, antzoki, frontoi eta areto itxietan ere pozik dantzatzen dugu, baina plaza dugu lehen aukera, eta Ezpalak jaialdiak Burgoen plaza eta Untzaga plaza ditu berezko eszenatoki. Astebururako eguraldi iragarpenak ez dira on-onak, eta euria izango bagenu, jaialdiak frontoian egingo direla jakinarazi nahi dugu. Mañuetako frontoian izango da Iruñean eta Astelena frontoian Eibarren.

Ezpalak 2014 eskuko programa

2014/05/21

Hemen Ezpalak dantza tradizionaleko nazioarteko 2014ko jaialdiaren eskuko programa, pdf formatuan.

Danbolinteroak izango ditugu Ezpalak jaialdiko protagonistak

2014/05/21

Hemen dugu Eibarko 49. Euskal Jaia, eta Euskal Jaiaren baitan, Duguna eta Kezka taldeen artean antolatzen dugun Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia. Larunbatean, maiatzaren 24an Iruñean eta Igandean, maiatzaren 25ean Eibarren, Itsasu, Zamora, Cambrils, Stroud (Ingalaterra) eta Berrizko dantzariak eta danbolinteroak izango ditugu Ezpalak jaialdian.

Kukai dantza konpainia saritu dute Leioako Umore Azokan: Euskadiko ikuskizun onena

2014/05/19

'Gelajauziak' ikuskizunak modu ezin hobean abiatu du bere ibilbidea. Kukai Konpainia eta Cesc Gelabert koreografoa batu dituen ikuskizuna ostiralean estreinatu zen Leioako Kaleko Artisten azokan, eta jaialdi berean Saria eskuratu du. Epaimahaiak modu honetan arrazoitu du Kukairi emandako Saria: "Herri‐dantzen 
bilakaeratik 
abiatuta, 

mundu
 estetiko 
ezagunen
 garapenean 
aurrerapausua 
lortu 
dutelako,
 dimentsio
 unibertsaleko 
proiekzio
 artistikoa 
lortuz."

Hondarribia Dantzan

2014/05/19

Hondarribia dantzan, hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneratzen dituen dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Hondarribia dantzan, Kemen dantza taldearen helburu nagusienekin bat eginez, bailaran dantzaren zabalpena bultzatzeaz gain euskal kultura dantzatuaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada. Aurreko zazpi edizioetan bezala, ildo nagusi bati jarraiki antolatu dugu Hondarribia dantzan, aurtengoan hain zuzen ere MUSIKA izango da ardatz; dantzarako musikaren esparru zabala eta gure herrian dugun aberastasuna plazaratu nahi ditugu.

Txistulari eta galiziarrekin dantzan

2014/05/16

Larunbat konpletoa daukagu ate joka. Izan ere, datorren maiatzaren 17an ez da dantzarik faltako Elgoibarren. Batetik, Txistularien alardean parte hartuko dugu goizean. Arratsaldean berriz, Elgoibarko Galiza Etxekoek gonbidatuta, dantza emanaldia eskeiniko dugu Kalegoen Plazan.

'Gelajauziak' ikuskizun berriaren estreinaldia

2014/05/16

Elementu berri eta berezi ugarirekin zipriztindutako proiektua aurkezten du Kukai Dantza Konpainiak. Kalea du abiapuntu, eta plaza izango du elementu guztien bilgune. Kukai Konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo handiak herri dantzei begirada berri bat emateko batu dituzte indarrak. Haren lekuko eta zelatari Néstor Basterretxea artista handiaren 'Akelarre' eskultura. Izan ere, eskultura ikusgarri horren inguruan eraiki bait dute koreografia.

Ttunttuneroak dantzari begira, 2014ko ezpalak

2014/05/14

Txistua eta danbolina, txirula eta ttun-ttuna: euskal folkloreak eskaintzen dizkigun sinboloetako bat dira txistulariak, danbolinteroak. Danbolinteroak, ttunttuneroak dantzari begira jotzen izango ditugu Ezpalak 2014 jaialdiaren protagonista. Gloucestershire, Zamora, Cambrils, Itsasu eta Berrizko ttunttunero eta dantzariak izango dira maiatzaren 24an Iruñean eta 25ean Eibarren ospatuko den Ezpalak jaialdian.

Harpidetu