Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Eder Valladares Hondarribia Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Hondarribia Dantzan

2014/05/19 13:07
Hondarribia Dantzan

Inauteriak Lizartzan 2014

Hondarribia dantzan, hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneratzen dituen dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Hondarribia dantzan, Kemen dantza taldearen helburu nagusienekin bat eginez, bailaran dantzaren zabalpena bultzatzeaz gain euskal kultura dantzatuaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada. Aurreko zazpi edizioetan bezala, ildo nagusi bati jarraiki antolatu dugu Hondarribia dantzan, aurtengoan hain zuzen ere MUSIKA izango da ardatz; dantzarako musikaren esparru zabala eta gure herrian dugun aberastasuna plazaratu nahi ditugu.

PROGRAMAZIOA

Larunbata maiatzak 17:

SASKI NASKI ikuskizuna Itsas Etxeko auditorian 20:00tan.

Astelehenetik ostegunera:

Aste osoan zehar Lizarrako larrain dantza lantzeko ikastaroa eskainiko da (19:00tatik-20:30era) Kultur Etxeko dantza aretoan.

 

Ostirala maiatzak 23:

Hitzaldi-kontzertua Kultur Etxeko auditoriumean arratsaldeko 20:00tan. Musikari-hizlariak: Ortzadar euskal folklore elkarteko musikariak.

 

Larunbata:

  • Arratsaldean: Dantza taldeen saioak.

    • 17:30etik aurrera Hondarribiko kaleetan zehar Biasteriko dantzariek, Otsolar Lizartzako dantzariek eta Iruñeko Ortzadar folklore elkarteko dantzariek emanaldiak eskainiko dituzte.

    • 18:30ean dantza agerketa Santa Maria Magdalena plazan.

  • Arratsean: 20:30ean Santa Maria Magdalenan. Erromeria, Kemen dantza taldeko musikariekin.

 

Igandean:

Bailaran euskal dantzak ikasten diharduten Kemeneko Adaxkako dantzarien bilkura burutuko da igande goizez.

11:00tatik aurrera Santa Maria Magdalenatik abiatuz herriko kaleak alaitu ondoren 12:00etan Arma plazan guztien artean dantza agerketa burutuko dute.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Eder Valladares

Eder Valladares