Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea KukaiDantzaKonpainia

Orain arteko ekarpenak

Formazio ikastaroa dantzari gazteentzako

2015/12/10

BalletT Zentro Koreografikoak, Kukai Dantza k eta Aiko Taldea k , dantzari gazteentzako gabonetako formazio ikastaroa antolatu dute.  Nori zuzentzen zaio 16-25 urte arteko gazteei. Dantza tradizionalean eskarmentua duten dantzariei. Dantza garaikidearekiko interesa dute...

Gehiago irakurri

Formazio ikastaroa Kukai Dantza Konpainiarekin

2015/03/11

Kukai Dantza Konpainiak, Aste Santuko Oporraldien inguruan, dantzari gazteen formaziorako ikastaroa antolatu du. Dantza tradizionalean oinarri sendo bat duten, eta dantza garaikidean interesa duten, dantzariei bideratzen da nagusiki ikastaroa. Hona ikastaroaren ardatz nagusiak:   Nori...

Gehiago irakurri

Etxekoak dantzara! tailerra eta Claire Ducreauxen emanaldia

2015/01/20

Etxekoak dantzara!  Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute elkarlanean. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek hartuko ahal izango dute parte, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute. Eguna: Urtarrilak 29...

Gehiago irakurri

Sortzailea aurrez-aurre: Igor Calonge

2015/01/09

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren baitan, ekitaldi berri bat aurkezten dizue. "Sortzailea aurrez-aurre" zikloaren baitan Igor Calonge dantzari eta koreografoarekin topaketa berezi bat proposatzen dizue. Bertan, Calongek "A cielo raso" bere ko...

Gehiago irakurri

Formazio ikastaroa

2014/11/26

Kukai Dantza Konpainiak, Gabonetako Oporraldian, dantzari gazteen formaziorako ikastaroa antolatu du.  Dantza tradizionalean oinarri sendo bat duten, eta dantza garaikidean interesa duten, dantzariei bideratzen da nagusiki ikastaroa.  Hona ikastaroaren ardatz nagusiak: Nori zuzentzen da: ...

Gehiago irakurri

Malasombra: Auments konpainiaren familia dantza ikuskizuna Errenterian

2014/11/24

Malasombra, Auments konpainiaren familia dantza ikuskizuna, azaroaren 28an arratsaldeko 18:00etan Niessen Kulturgunean.  Malasombra -k hainbat arte-adierazpide fusionatzen ditu; dantza, bideo-sorkuntza, zuzeneko musika, objektuak eta argi-itzalen jokoak ikus daitezke ikuskizunaren erdigune den...

Gehiago irakurri

Dantza familian Errenterian Begoña Krego eta Maria Martin-ekin

2014/10/08

Oraingo honetan, Begoña Crego eta Maria Martin dantzari eta koreografoek zuzenduko dute dantza tailerra. 4 urtetik aurrera duten haurren familiei zuzenduta dagoena eta haurrak gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan beraiekin partehartzeko.  Ikastaro honetan dantza, jolasa eta umore...

Gehiago irakurri

Kukai dantza konpainiak arrakastaz burutu du Argentinako bira

2014/09/10

Kukai Dantza Konpainia Argentinan zehar burututako biratik itzuli berri da. Biraren zifrak esanguratsuak dira: 3 aste, 7 hiri, 10 emanaldi, 3700 kilometro... Bira Buenos Aires hiriburuan hasi zuen abuztuaren 21ean. Bertan, Sarmiento Antzokian 'Komunikazioa Inkomunikazioa' ikuskizunaren hiru eman...

Gehiago irakurri

Kukai dantza konpainia saritu dute Leioako Umore Azokan: Euskadiko ikuskizun onena

2014/05/19

'Gelajauziak' ikuskizunak modu ezin hobean abiatu du bere ibilbidea. Kukai Konpainia eta Cesc Gelabert koreografoa batu dituen ikuskizuna ostiralean estreinatu zen Leioako Kaleko Artisten azokan, eta jaialdi berean Saria eskuratu du. Epaimahaiak modu honetan arrazoitu du Kukairi emandako Saria: "Herri‐dantzen 
bilakaeratik 
abiatuta, 

mundu
 estetiko 
ezagunen
 garapenean 
aurrerapausua 
lortu 
dutelako,
 dimentsio
 unibertsaleko 
proiekzio
 artistikoa 
lortuz."

Gehiago irakurri

'Gelajauziak' ikuskizun berriaren estreinaldia

2014/05/16

Elementu berri eta berezi ugarirekin zipriztindutako proiektua aurkezten du Kukai Dantza Konpainiak. Kalea du abiapuntu, eta plaza izango du elementu guztien bilgune. Kukai Konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo handiak herri dantzei begirada berri bat emateko batu dituzte indarrak. Haren lekuko eta zelatari Néstor Basterretxea artista handiaren 'Akelarre' eskultura. Izan ere, eskultura ikusgarri horren inguruan eraiki bait dute koreografia.

Gehiago irakurri

KukaiDantzaKonpainia

KukaiDantzaKonpainia

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik. ‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu. Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain, 2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak. Halaber, Euskal Herritik kanpo ere emanaldi dezente egin ditu Kukaik ikuskizun hauekin. Hala , Argentinan, Txilen, Uruguain, Venezuelan, Estatu Batuetan, Kolonbian eta Erresuma Batuan aurkeztu ditu bere ikuskizunak. Tanttaka Teatroarekin harreman estua izanda ere, Kukaik beste hainbat lankidetza ere burutu ditu. Esate baterako, 2007. urtean, Logela Multiemdiarekin batera ‘Latidos/Taupadak’ kale-ikuskizuna sortu zuen Valladolideko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren enkarguz. Kukairen jarduera nagusia ikuskizunen produkzioa eta aurkezpena izanik ere, saio berezi ugari egin ditu hainbat ekitalditan. Esate baterako, ‘Arditurri, Bertsoak dantzan’ saioa, 2007. urteko Max Sarien Gala, Euskal Turismoaren Gala, Haizearen Orraziaren inaugurazioa, Gipuzkoako Batzar Nagusien inaugurazioa, Nazioarteko Antzerki Egunaren Gala, Korrikaren aurkezpena… Ibilibide honetan guztian artista ugarirekin lankidetzan jarduteko aukera izan du Kukaik: Mireia Gabilondo, Juan Mari Beltran, Mikel Urdangarin, Iñaki Salvador, Logela Multimedia, Carlos Nuñez, Sol Pico, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariak, Oreka TX…