Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea KukaiDantzaKonpainia Dantza familian Errenterian Begoña Krego eta Maria Martin-ekin

Dokumentuaren akzioak

Dantza familian Errenterian Begoña Krego eta Maria Martin-ekin

2014/10/08 11:40
Oraingo honetan, Begoña Crego eta Maria Martin dantzari eta koreografoek zuzenduko dute dantza tailerra. 4 urtetik aurrera duten haurren familiei zuzenduta dagoena eta haurrak gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan beraiekin partehartzeko. Ikastaro honetan dantza, jolasa eta umorea partekatu nahi ditugu.

Elementurik garrantzitsuena dugu esku artean, gure gorputza. Gorputza erabiltzeaz gain, eguneroko bizitzan topatu ditzazkegun beste hainbat elementu erabiliko dugu ikas-dantzatzen dugun bitartean. Mundu berriak eraiki bitartean, dantzaren bitartez, denbora, erritmoa eta espazioa aztertuko ditugu.

Dantza familian - Errenteria

  • Tokia: Errenteria Hiria Kulturgunea - dantza aretoa
  • Data: Urriak 18
  • Irakasleak: Begoña Krego - Maria Martin 
  • Ordutegia: 10:30etatik 12.00etara
  • Dohain 
  • Izen-ematea: dantza@kukai.info (azken eguna urriak 16)
*Ikastaroa, Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak 2008.urtetik abian jarri zuten Dantza Sensibilizazio proiektuaren baitan antolatzen dugu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

KukaiDantzaKonpainia

KukaiDantzaKonpainia

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik. ‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu. Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain, 2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak. Halaber, Euskal Herritik kanpo ere emanaldi dezente egin ditu Kukaik ikuskizun hauekin. Hala , Argentinan, Txilen, Uruguain, Venezuelan, Estatu Batuetan, Kolonbian eta Erresuma Batuan aurkeztu ditu bere ikuskizunak. Tanttaka Teatroarekin harreman estua izanda ere, Kukaik beste hainbat lankidetza ere burutu ditu. Esate baterako, 2007. urtean, Logela Multiemdiarekin batera ‘Latidos/Taupadak’ kale-ikuskizuna sortu zuen Valladolideko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren enkarguz. Kukairen jarduera nagusia ikuskizunen produkzioa eta aurkezpena izanik ere, saio berezi ugari egin ditu hainbat ekitalditan. Esate baterako, ‘Arditurri, Bertsoak dantzan’ saioa, 2007. urteko Max Sarien Gala, Euskal Turismoaren Gala, Haizearen Orraziaren inaugurazioa, Gipuzkoako Batzar Nagusien inaugurazioa, Nazioarteko Antzerki Egunaren Gala, Korrikaren aurkezpena… Ibilibide honetan guztian artista ugarirekin lankidetzan jarduteko aukera izan du Kukaik: Mireia Gabilondo, Juan Mari Beltran, Mikel Urdangarin, Iñaki Salvador, Logela Multimedia, Carlos Nuñez, Sol Pico, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariak, Oreka TX…