Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea KukaiDantzaKonpainia 'Gelajauziak' ikuskizun berriaren estreinaldia

Dokumentuaren akzioak

'Gelajauziak' ikuskizun berriaren estreinaldia

2014/05/16 15:55
Elementu berri eta berezi ugarirekin zipriztindutako proiektua aurkezten du Kukai Dantza Konpainiak. Kalea du abiapuntu, eta plaza izango du elementu guztien bilgune. Kukai Konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo handiak herri dantzei begirada berri bat emateko batu dituzte indarrak. Haren lekuko eta zelatari Néstor Basterretxea artista handiaren 'Akelarre' eskultura. Izan ere, eskultura ikusgarri horren inguruan eraiki bait dute koreografia.
Fitxa artistikoa:
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Koreografoa: Cesc Gelbert
  • Eskultorea:N. Basterretxea
  • Musikaren-sorkuntza:Sabin Bikandi, Xabier Erkizia
  • Jantziak: Iraia Oiartzabal
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga, Urko Mitxelena


Estreinaldia: Maiatzak 16 eta 17 - Leioa

Jaialdiko informazioa: http://www.umoreazoka.org/?lang=EU

 

DATA ORDUA LEKUA IKUSKIZUNAK
MAIATZAK 16 21.30 LEIOA, Errekalde plaza Gelajauziak
MAIATZAK 17 21.30 LEIOA, Errekalde plaza Gelajauziak
MAIATZAK 18 18.00 HONDARRIBIA, Arma plaza Gelajauziak
MAIATZAK 23 17.00 20.00 VALLADOLID, plaza San Pablo Gelajauziak
MAIATZAK 24 18.00 HENDAIA, Gaztelu Zahar frontoia Gelajauziak
MAIATZAK 25

19.00 ZIZURKIL, Pedro Mª plaza Gelajauziak
MAIATZAK 31

18.30 IDIAZABAL, plaza nagusia Gelajauziak
EKAINAK 1

17.00 EZPELETA Gelajauziak (fragments)
EKAINAK 7

DONAPALEU Gelajauziak
EKAINAK 19

22.00 FOSSANO-ITALIA
Piazza Castello
Gelajauziak
EKAINAK 20

19.00 FOSSANO-ITALIA
Piazza Castello
Gelajauziak
EKAINAK 24

SEGURA Gelajauziak
EKAINAK 27

BILBAO, Lekuz Leku Gelajauziak (fragments)
EKAINAK 28

BARTZELONA Gelajauziak (fragments)
EKAINAK 29

20.00 ZARAGOZA Gelajauziak (fragments)
UZTAILAK 5

18:00
20.00
BILBAO, plaza Barria
Gelajauziak
UZTAILAK 6

20.00 ELGETA
Gelajauziak
UZTAILAK 11

LASARTE
Gelajauziak
UZTAILAK 12

20.00 AIA, herriko plaza
Gelajauziak
UZTAILAK 16

ZORNOTZA
Gelajauziak
UZTAILAK 17

ERRENTERIA, Zumardia
Gelajauziak
UZTAILAK 18

GETARIA
Gelajauziak
UZTAILAK 19

DURANGO
Gelajauziak
UZTAILAK 29

12.15
17.00
PERIGEAUX FRANTZIA
Gelajauziak
UZTAILAK 30

12.15
17.00
PERIGEAUX FRANTZIA
Gelajauziak
ABUZTUAK 4

22.00 OIARTZUN, Elorsoro
Gelajauziak
ABUZTUAK 5

ZUMAIA
Gelajauziak
IRAILAK 12-13-14

TARREGA LERIDA
Gelajauziak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

KukaiDantzaKonpainia

KukaiDantzaKonpainia

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik. ‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu. Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain, 2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak. Halaber, Euskal Herritik kanpo ere emanaldi dezente egin ditu Kukaik ikuskizun hauekin. Hala , Argentinan, Txilen, Uruguain, Venezuelan, Estatu Batuetan, Kolonbian eta Erresuma Batuan aurkeztu ditu bere ikuskizunak. Tanttaka Teatroarekin harreman estua izanda ere, Kukaik beste hainbat lankidetza ere burutu ditu. Esate baterako, 2007. urtean, Logela Multiemdiarekin batera ‘Latidos/Taupadak’ kale-ikuskizuna sortu zuen Valladolideko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren enkarguz. Kukairen jarduera nagusia ikuskizunen produkzioa eta aurkezpena izanik ere, saio berezi ugari egin ditu hainbat ekitalditan. Esate baterako, ‘Arditurri, Bertsoak dantzan’ saioa, 2007. urteko Max Sarien Gala, Euskal Turismoaren Gala, Haizearen Orraziaren inaugurazioa, Gipuzkoako Batzar Nagusien inaugurazioa, Nazioarteko Antzerki Egunaren Gala, Korrikaren aurkezpena… Ibilibide honetan guztian artista ugarirekin lankidetzan jarduteko aukera izan du Kukaik: Mireia Gabilondo, Juan Mari Beltran, Mikel Urdangarin, Iñaki Salvador, Logela Multimedia, Carlos Nuñez, Sol Pico, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariak, Oreka TX…