Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza abiapuntu duen sorkuntza proiektua

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza abiapuntu duen sorkuntza proiektua

Jon Mayak "kaleko ikuskizun" bezala definitzen duen lanaren entseguak ikusgai daude gaur eta bihar San Telmo Museoan

Gelajauziak ikuskizuna Kukai Dantza Taldearen nortasuna eta Cesc Gelaberten teknika koreografikoa biltzen dituen proiektua da, "kaleko ikuskizun" bezala definiturikoa. Ostiralean Leioan estreinatu baino lehenago, gaur eta bihar San Telmo Museoan arituko dira azken ukituak ematen eta 12.00etan publikoari irekitako entsegua egingo dute.
Egilea
M.E.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/05/14
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Jon Maya proiektuaren zuzendariak "euskal dantzatik abiatuta sorkuntza prozesu bat" izan dela adierazi zuen atzo komunikabideei eskainitako prentsaurrekoan. "Gainera, dantzariak, koreografoa, musikariak, diseinatzailea... Denak bide beretik joan gara abiapuntu horretatik hasita", gehitu zuen. Mayak esan zuenez, lan honekin dantza tradizionalen balore soziala azpimarratu nahi dute.

Emanaldi bat ikusi besterik ez dago. Aintzinaraino bidaiatzen dute, adibidez, Néstor Basterretxearen Akelarre izeneko eskulturaren inguruan dantzatzerakoan. Eskultoreak duela bi urte ezagutu zuen dantza taldea, eta hauekin elkarlanean ari-tzea proposatu zien, atrezzoko pieza batzuk ere egin dituelarik

Bestalde, Mayak egutegian datorren ostirala koloreztatu zuen. "17an eta 18an Leioan arituko gara, eta igandean Gipuzkoako lehenengo ikuskizuna izango da, Hondarribiako Arma Plazan, 18.00etan", azaldu zuen. "Estatuan eta Europako hainbat lekutan ere emanaldiak itxita dauzkagu uda honetarako", gaineratu zuen.

Dokumentuaren akzioak