Hemen zaude: Hasiera Komunitatea KukaiDantzaKonpainia Formazio ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Formazio ikastaroa

Kukai Dantza Konpainiak, Gabonetako Oporraldian, dantzari gazteen formaziorako ikastaroa antolatu du. Dantza tradizionalean oinarri sendo bat duten, eta dantza garaikidean interesa duten, dantzariei bideratzen da nagusiki ikastaroa. Hona ikastaroaren ardatz nagusiak:

Nori zuzentzen da:

  • 16 urtetik gorako dantzari gazteentzat
  • Dantza tradizionalean oinarri sendo bat duten dantzarientzat
  • Dantza garaikidearekiko interesa duten dantzarientzat
  • Kukai Dantza Konpainiaren lan moldeetan interesa duten dantzarientzat

 

Landuko diren edukiak:

  • Dantza garaikiderako hastapena 
  • Dantza tradizionala sorkuntzarako abiapuntu gisa
  • Kukai Dantza Konpainiaren errepertorioari lehen hurbilketa bat

 

Lantaldea:

  • Ikastaroaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Ikastaroko irakasleak: 

Maider Oiartzabal
Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena eta Nerea Vesga (Kukai Dantza Konpainiako dantzariak) 

  • Egunak: Abenduaren 22, 23, 26, 27, 29 eta 30
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Errenteria Hiria Kulturgunea (dantza gela, 3. solairua)
  • Prezioa: 20€

 

Izen ematea: dantza@kukai.info

Adierazi beharreko datuak:

  • Izen-abizenak:
  • Adina:
  • Herria:
  • Dantzari gisa egindako ikasketak eta jarduna:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

KukaiDantzaKonpainia

KukaiDantzaKonpainia

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik. ‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu. Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain, 2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak. Halaber, Euskal Herritik kanpo ere emanaldi dezente egin ditu Kukaik ikuskizun hauekin. Hala , Argentinan, Txilen, Uruguain, Venezuelan, Estatu Batuetan, Kolonbian eta Erresuma Batuan aurkeztu ditu bere ikuskizunak. Tanttaka Teatroarekin harreman estua izanda ere, Kukaik beste hainbat lankidetza ere burutu ditu. Esate baterako, 2007. urtean, Logela Multiemdiarekin batera ‘Latidos/Taupadak’ kale-ikuskizuna sortu zuen Valladolideko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren enkarguz. Kukairen jarduera nagusia ikuskizunen produkzioa eta aurkezpena izanik ere, saio berezi ugari egin ditu hainbat ekitalditan. Esate baterako, ‘Arditurri, Bertsoak dantzan’ saioa, 2007. urteko Max Sarien Gala, Euskal Turismoaren Gala, Haizearen Orraziaren inaugurazioa, Gipuzkoako Batzar Nagusien inaugurazioa, Nazioarteko Antzerki Egunaren Gala, Korrikaren aurkezpena… Ibilibide honetan guztian artista ugarirekin lankidetzan jarduteko aukera izan du Kukaik: Mireia Gabilondo, Juan Mari Beltran, Mikel Urdangarin, Iñaki Salvador, Logela Multimedia, Carlos Nuñez, Sol Pico, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariak, Oreka TX…