Etxekoak dantzara! tailerra eta Claire Ducreauxen emanaldia
Etxekoak dantzara!
Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute elkarlanean. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek hartuko ahal izango dute parte, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute.
- Eguna: Urtarrilak 29
- Ordua: 18.00etatik 19.30etara
- Lekua: Dantzaguneko dantza gelan,
- Antolatzailea: Errenteriako Udala eta Kukai Dantza Konpainia
- Izenematea: dantza@kukai.info idatziz. Sarrera mugatua izango da. Doan.
Réfugiée Poétique, Claire Ducreaux
Claire Ducreux dantzariak bere konpainiarekin urtarrilaren 30ean “Rèfugiée Poétique” ikuskizuna eskiniko du Niessen Kulturgunean.
Dantza eta antzerki bisuala batzen ditu familia osoarentzako egokia den ikuskizun honek. Eskale batek parke bat bere aterpetxe bihurtu du; bi hesi, bere ametsaren ate; zubi bat itsasontzi bilakatu du eta eskultura bat, bere bidaide.
Informazioa: www.kukai.info