Malasombra: Auments konpainiaren familia dantza ikuskizuna Errenterian
Malasombra, Auments konpainiaren familia dantza ikuskizuna, azaroaren 28an arratsaldeko 18:00etan Niessen Kulturgunean. Malasombra-k hainbat arte-adierazpide fusionatzen ditu; dantza, bideo-sorkuntza, zuzeneko musika, objektuak eta argi-itzalen jokoak ikus daitezke ikuskizunaren erdigune den gorputzaren inguruan. Aldi berean erreala eta ametsezkoa den izaki horren irudizko dimentsioa espazioarekin eta eszenatokiko elementuekin erlazionatzeko duten moduan ikus daiteke.
Sarrerak: orokorra 4€ ( Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak. ) Leihatila: ikuskizunaren aste beterean. Asteartea, Osteguna eta Ostirala: 18:00etatik 20:00etara. Asteazkena: 11:00etatik 13:00etara. Ikuskizun egunean, ordubete lehenago.